Brabanteko Dukerria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
27. lerroa:
 
== Historia ==
Nerbiarren lurraldea zen [[Antzinako Erroma|erromatarrek]] eta [[frankoak|frankoek]] hartu baino lehen; Brabante [[Austrasia]] eta [[Lotaringia]]ko erresumen eremua izan zen. [[IX. mendemendea]]ann lau konderritan banatua zegoen, eta [[Lovaina]]ko kondeen eskuetara igaro zen [[XII. mendea|XII. mende]] hasieran ([[1106]]); garai hartan bihurtu zen dukerri.
 
[[1406]]. urtean [[Valois-Burgundia]]ko etxeko adar gazteak hartu zuen oinordekotzan, eta [[1430]]ean [[Borgoinako dukerria|Borgoinako duke]] [[Filipe III.a Borgoinakoa|Filipe III.a Onak]] berreskuratu zuen. Geroago [[Habsburgo|Austriako etxeak]] ([[Maximiliano I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Maximiliano I.a enperadorea]]) hartu zuen herentzian, eta [[1553]]tik aurrera [[Espainia]]ko Austrien esku geratu zen. Brabanteko iparraldea matxinatu ziren [[Zazpi Herbehere Batuen Errepublika|Herrialde Batuen]] esku geratu zen [[1609]]an, eta [[Utrechteko Ituna]]k ([[1713]]) Austria Etxeko Habsburgotarren eskubidea berretsi zuen, hegoaldeari dagokionez.