Hefestion: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
[[Fitxategi:View of Hephaisteion of Athens in 2008 1.jpg|thumb|''Hefestion'']]
 
'''Hefesto eta Atena Erganeren tenplua''' ([[greziera]]z Ναός του Ηφαίστου και της Αθηνάς Εργάνης), edo '''''Hefestion''''' (Ηφαιστείον), [[haitzurdin]]ezko [[greziar tenplu|tenplu greziar]] bat da, [[Atenasko agora]]n dagoena. Batzuetan, '''''Teseion''''' (Θησείον) izenez ezagutzen da, [[Bizantziar Inperioa|bizantziar garaian]], [[Teseo]] heroi mitologikoaren hezurrak han lurperatuak izan zirela zioen bolo-bolo zebilen sinesmen baten ondorioz. Egia esan, Teseoren ustezko hezurrak, [[K. a. V. mendea]]n lurperatuak izan ziren, [[Akropoli]]tik gertuko beste toki batean.
 
Bere aurretik egon zen eraikinen hondarrik ez da aurkitu, eta, beraz, ez da [[Mediar Gerrak|Mediar Gerratan]] [[Atenas]]en gertatutako suntsipen pertsiarren ondorengo berreraikitze bat.
10. lerroa:
Hobekien kontserbaturiko tenpluetako bat da, neurri batean, [[Atenas]], lurrikarak sarri gertatzen diren toki batean aurkitzen ez delako, [[Peloponeso]] ez bezala, eta, beste alde batetik, kristauek, tenplua, eliza gisa erabili dutelako (beharbada [[VII. mendea]]n). Honek, ondorengo eraikinak eraikitzeko harrobi gisa erabiltzea eragotzi zuen.
 
Bi azken zerbitzu erlijioso kristauak, [[1834]]ko [[abenduaren 13]]an egin ziren: ''[[Te Deum]]'' bat [[Grezia]]ra errege berria zen [[Oton I.a Greziakoa]]ren iritsiera ospatzeko, eta Atenas, estatu greziar berriaren hiriburu izendatzea ospatzeko. Bigarrena, ehun urte beranduago egin zen, [[1934]]ko [[abenduakabenduaren 13|abenduak 13an]]an, aurrekoaren mendeurrena ospatzeko.
 
Tenplua, zizelkaturiko apainduren aberastasun berezi baten lekuko da. Bi uretarako teilatua mantentzen du, jada inongo apaindurarik ez duen [[frontoi (arkitektura)|frontoi]] batekin. Hexastilo eta peripteroa da, eta, bere zutabeak, [[doriar ordena]]koak dira.