Julio Nepote: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Iulius Nepos lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
'''Julio Nepote''', [[latin]]ez ''Julius Nepos'' ([[430]] inguru - [[480]]), [[474]]tik mendebaldeko erromatar enperadorea izan zen.
 
[[Leon I.a|Leon I]] ekialdeko enperadorearen iloba batekin ezkondu zen Julio. Hortik dator goitizena, "Nepos" iloba baita. 474an, enperadore izendatu zuen [[Leon I.a|Leon I]].ak [[Glizerio]] boteretik kentzearren. Izan ere, usurpatzailetzat jotzen zuten [[Glizerio]] Ekialdeko Inperioan, eta, hortaz, enperadore berria izendatzeko eskubidea zuten. 474ko ekainean, Nepotek Ravennan sartuta [[Glizerio]] atzeman zuen. [[Dalmazia]]ko Salona hirira bidali zuen, horko artzapezpikua izatera.
 
Agintean, Nepote [[Erroma]]ren menpeko azken eremuak, Italia eta [[Galia]]ko hegoaldea, gordetzen saiatu zen. [[Euriko]] [[bisigodo]]en erregearekin birnegoziatu zuen bake-hitzarmen bat, eta Probentza Erromaren menpera itzuli zen. Horren truke, garrantzi gutxiko zonaldeak eman zizkion, zein kontrolatzeko zailak ziren erromatarrentzat gainera. Nolanahi ere, [[Geiseriko]]rekiko negoziazioak ez ziren hain arrakastatsurik izan. [[VandaloBandalo|Vandaloek]]ek, haren aginpean, berriro ekin zioten Italiako kostaldea erasotzeari. Ekialdeko Inperioarekin bake-hitzarmena sinaturik, ez zuen Mendebaldekoarekin ere egiteko beharrik.
 
Enperadore trebea bazen ere, [[Erromako Senatua]]k ez zuen gustoko, ekialdekin zituen loturak zirela eta. [[Flavio Orestes]] armadaren buruan kokatu zuenean, ikusi zen Nepotek ez zuela ospe handirik mendebaldean. Izan ere, [[Flavio Orestes]]ek 475eko abuztuaren 28an Ravenna hiriburua hartuta Nepotek ihes egitera behartu zuen. Orestek jatorri germaniarra izanda ez zuen enperadore bihurtzerik. Hori zela eta, [[Romulo Augustulo]] semeari eman zion titulua, 10 urte baino ez zituen arren.
 
Nepotek bidezko enperadoretzat jotzen zuen bere burua, Dalmazian bazegoen ere. Ekialdeko Enperadoreak zein [[Galia]]ko erregeak ere honela onartu zuten. [[476]]ko [[irailaren 4]]an, [[Odoakro]] germaniarrak Ravenna hartu zuen eta [[Romulo Augustulo]] abdikatzera behartu zuen. Honela, Italiako gobernatzailea izendatu zuen bere burua. [[Zenon (argipena)|Zenon]] ekialdeko enperadoreari egoerea hau onestea eskatu zion. Honek, Nepote enperadoretzat hartzera bihurtu zuen [[Odoakro]], zeinek, bat etorrita, Nepoteren izenean txanponak egin zituen Italia osorako. Hala ere, 480an, Nepote hil zuten. [[Odoakro]]k [[Dalmazia]] eraso zuen eta bere menpera igaro zuen.