Hiru Truku: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
7. lerroa:
| jatorria = [[Euskal Herria]]
| instrumentuak = [[Gitarra]]<br />[[Trikiti]]a<br />[[Mandolina]]
| musika mota = [[Folk musika|Folk]]
| urteak = [[1994]] -
| diskoetxeak = [[Metak]], [[Nuevo Medios]]
33. lerroa:
Ez da ohiko talde bat, lehen mailako hiru musikari ezagun elkartuta sortutako proiektu berezia eta ezohikoa da Hiru Truku. Joseba Tapiak, Ruper Ordorikak eta Bixente Martinezek osatuta, 1994. urtean atera zen Hiru Trukuren lehen diskoa, baina elkarlana askoz lehenagotik abiatua zuten hiru musikariok.
 
Euskal kantutegia arakatu, besteak beste [[Aita Lafitte]], [[Jose Gonzalo Zulaika|Aita Donostia]] eta [[Resurreccion Maria Azkue]]k utzitako lanak bildu, orraztu eta bertan aurkitutako altxorretako batzuk beste molde batean eman zituzten, folk doinuetan egokituta. Tradizioaren eta gaurkotasunaren arteko zubi lan ezinbestekoa. Joseba Tapia trikitian eta kantuan, Ruper Ordorika kantuan eta gitarran eta Bixente Martinez gitarran, mandolinan eta bouzoukian, horixe zen Hiru Trukuren oinarria, hezurdura horixe zuen lehen diskoak -[[Mendebaleko euskal baladak]] (Nuevos Medios, 1994)- nagusiki.
 
Bizkaiko balada eta olerki zaharrak ziren guztiak, herrikoiak, eta moldaketa berri batekin eman zituen taldeak. Kolaboratzaile gisa, Eliza Carthy eta Nancy Kerr ingelesak izan zituzten, biolinetan. Kantuak bizkaieraz zeuden abestuak, eta, baladak izanik, guztiek egitura narratibo bat zuten.
43. lerroa:
Diskoa aurkezteko bira batean ibili ostean, Hiru Trukurenak egin zuela ematen zuen, eta taldeak berak hala iragarri zuen. Horren ostean, isilaldi luzea etorri zen, bakoitzak bere bide oparotik segitu zuen. Baina 2003an taldeak kontzertu berezia eman zuen Katalunian, eta hor aurrera egiteko aukera aztertzen hasi ziren.
 
2004an taldeak hirugarren diskoa atera zuen: [[Nafarroako kantu zaharrak]] (Metak, 2004). Baina horretan beste euskal lurralde bateko ondarea bildu zuten. Oso aspaldiko kantuak ziren. Zaharrena "[[Andre Emili]]" zen, [[ArnaudArnaut Oihenart|Arnaud Oihenartek]]ek XVII. mendean jasoa, eta musulmanak oraindik Euskal Herritik gertu zeuden, horren arabera. Aspaldiko olerkiak izanda ere, beste behin ere molde berrietara egokitu zituzten, eta horietako hainbatek dezenteko arrakasta izan zuten, "[[Alejotxo]]" abestiak adibidez. Disko honetarako kanpoko kolaboratzailerik ez, etxekoak hartu zituzten: Arkaitz Miner biolinean eta Xabier Zeberio nyckelharpan.
 
Ruper Ordorikak horrela azaldu zuen hirugarren diskoaren jatorria. "Duela zortzi urte inguru, harat-honat kantaldiak eskaintzen genbiltzala jende askok galdetzen zigun ia noiz ekin behar genion Nafarroako kantu zaharrak egiteari. Eta nik esaten nien Bixente eta Tapiari, brometan, beka bat lortu behar zutela niretzako eta joango nintzela Baztanera kantak ikastera. Gero nire kabuz miatzen hasi nintzen eta gauza bitxi batez ohartu nintzen; euskaldun jendeak kantatzen dituen doinu asko eta asko nafarrak direla. Ezagunak ez diren kantuak bildu nahi izan ditugu".