Bizkaiko Forua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Hiri eta hiribilduak.png|thumb|250px|Bizkaiko [[hiribildu]]ak (gorriz) eta [[lur laua]] (laranjaz).]]
 
'''Bizkaiko Forua''' [[BizkaiBizkaia|Bizkaiko]]ko hainbat lur arautzen zituen legea zen. Foru Zaharra [[1452]]an idatzi bazen ere, [[1110]]etik zegoen indarrean. [[1526]]an berriro berridatzi zuten.
 
Bizkaiko oinarrizko erakundea ''ibarra'' zen, eta erakunde horretara biltzen ziren [[baserri]]ak. Goragoko mailan ''[[elizate]]ak'' zeuden, baserri, auzo eta inguruko lurrak biltzen zituena. Elizateek gizonezko herritar guztiak biltzen ziren aholkularitzak zeuzkaten, eta ordezkariak bidaltzen zituzten Merindadeko Batzar Nagusietara. Elizate bakoitzak ''fiel'' izeneko agintaria zuen (zenbaitetan bi, bata jabeek aukeratua eta bestea maizterrek). ''[[Merindade]]ak'' eskualdeko elizateak biltzen zituen, eta Merindadeko Batzar Nagusiak antolatzen zituen; bertan biltzen ziren elizateetako ordezkariak. Merindadearen buru ''merio'' (''merino'' gaztelaniaz) edo epaileak jarduten zuen. Batzar horietan aukeratzen ziren Gernikan egiten ziren Bizkaiko Batzar Nagusietarako ordezkariak. Bizkaitar guztiak ziren aitoren seme, eta lurjabe izateko eskubidea zuten, guztiak handiki ez baziren ere. Bizkaiko lehen Merindadeak [[Uribe]], [[Busturia]], [[Markina-Xemein|Markina]], [[Bedia]], [[Zornotza]] eta [[Arratia]] izan ziren. [[Durangaldea]], [[Enkarterri]] eta [[Orozko]] geroago batu ziren. Bizkaiko Batzar Nagusietara deitzeko, sua pizten zen [[Gorbeia]], [[Ganekogorta]], [[Kolitza]], [[Oiz (argipena)|Oiz]] eta [[Sollube]] mendi-gainetan, eta elizate eta hirietako ordezkariak biltzen ziren.
 
Elizateetako ordezkariak [[ahaide nagusinagusiak]]ak ziren, eta hirietakoak ermandadeen ordezkariak izan ohi ziren, hirietako merkatarien ordezkariak [[XVI. mendemendea|XVI. mendetik]]tik aurrera. Jatorriz Ahaide Nagusien Batzarra bazen ere, bizkaitar orok zuen Batzarrean parte hartzeko eskubidea, ordezkari izanez gero. Batzar Nagusiak legegile ziren nagusiki. Jaunaren edo erregearen proposamen guztiek batzarkideen onespena jaso behar zuten, eta haien agindua onartu edo gaitzesteko eskubidea zuten batzarkideek ''(Foru Baimena)''. Bestalde, Jaunak berretsi behar zuen Batzar Nagusiek erabakitakoa. Ahaide Nagusien arteko gudu eta liskarrak konpontzeko aitzakiaz, baina erregearen armada sendotzea xede zuela, Jaunak korrejidore bat izendatzen zuen; teniente nagusi bat zegoen Gernikan eta beste bi Enkarterri eta Durangaldean. Merindade bakoitzak zuen bere merioa (Uribek, [[Bilbo]] barnean hartuta, bi), eta merio bakoitzak bere ordezkoak zituen.
 
XIV. eta XV. mendeetara luzatu ziren [[Leinu gerrak|ahaide nagusien arteko gerrek]] (oinaztarren eta ganboarren arteko gatazkek) izugarri ahuldu zuten nobleen eragina Bizkaian eta, bitartean, hirietara bildu zen merkatari-burgesia Batzar Nagusiak kontrolatzen hasi zen, XVI. mendetik aurrera. Foru Zaharraren (1452) eta Foru Berriaren (1526) artean alde nabarmenik ez bada ere, Batzar Nagusien egitura aldatzen hasi zen. Hasieran hiriak ahaide nagusien mende zeuden arren, XIV. mendean itsas merkataritza bizkortu zenean, aurre egin zieten burgesek nobleei, eta Ameriketako konkista hasi zenerako hiriek kontrolatzen zituzten Batzar Nagusiak.