Bizantzioko eztabaida ikonoklasta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Irenekirken.jpg|thumb|250px|Gurutze soil bat, arte ikonoklastaren adibidea. [[Hagia Irene]], [[Istanbul]].]]
'''Bizantzioko eztabaida ikonoklasta''' [[Bizantziar Inperioa]]n, [[VIII. mendea|VIII.]] eta [[IX. mendea|IX. mendeetan]], erlijio irudien ([[ikono]]) erabilpenari buruz piztutako liskarra izan zen. Ikonoklastek ikonoen erabilpena arbuiatzen zuten, [[idolatria]] izan zitekeelakoan. Horretarako hainbat arrazoi ematen zuten, hala nola, [[Itun ZaharZaharra|Itun Zaharreko]]reko [[Hamar Aginduak|Hamar Aginduetan]] azaltzen den irudien debekua: ''«Ez egin idolorik, ez irudirik, goian zeruan, behean lurrean nahiz lurpeko uretan dagoenetik»''<ref>[http://www.biblija.net/biblija.cgi?m=Ir+20%2C1-17&id34=1&pos=0&set=21&l=eu Irteera 20,4] Biblia interneten. Biblija.net</ref>. Ikonoen erabilpenaren aldekoek, berriz, irudien izaera sinbolikoa argudiatzen zuten<ref>[http://www.britannica.com/EBchecked/topic/281492/Iconoclastic-Controversy Iconoclastic Controversy] 2012 Encyclopædia Britannica, Inc., Britannica.com</ref>.
 
[[726]]. urtean [[Leon III.a Isauriarra|Leon III.ak]] [[Konstantinopla]]ko Jauregi Handiko Brontzezko Atearen gainean zegoen [[Kristo]]ren irudia kentzeko agindu zuen, eta [[gurutze]] bat jarrarazi zuen haren ordez. Enperadoreak erlijio irudien gurtza debekatu zuen, eta ikono guztiak suntsitzeko agindu. [[Ediktu]] harekin hasi zen aro ikonoklasta. Erlijio irudien aurkakoen eta aldekoen arteko eztabaida gogorra izan zen: mende luzea iraun zuen, eta elkarren aurkako bi taldetan banarazi zuen gizartea. Batetik ikonoklastak zeuden, alegia, [[noblenoblezia|nobleak]]ak eta goi mailako elizgizonak, enperadorearen gidaritzapean. Hauek [[Biblia]]ren erlijio irudien debekuaren interpretazio hertsia egiten zuten, horrek guztiak idolatria ekarriko zuelakoan. Ikur abstraktuetara eta [[animalia]] eta [[landare]] formetara murriztu nahi zuten erlijio artea. Haien aurkariak, berriz, [[fraide]]en gidaritzapean zeuden, eta erlijio irudien aldekoak ziren. Indar handia izan zuten inperioaren sartaldean, eta hori zela-eta enperadorean ediktuak apenas izan zuen eraginik han. Liskar hura, [[teologia]] eztabaidak gorabehera, enperadorearen eta Elizaren arteko borrokaren isla zen, aginpidea nork bereganatuko. Liskarrak, azkenean, eliza bereiztea eragin zuen: sartaldeko eliza edo [[Erromatar Eliza Katolikoa|erromatarra]], batetik, eta sortaldekoa edo [[Eliza ortodoxoa|ortodoxoa]], bestetik.
 
Leon III.aren seme [[Konstantino V.a]]ren garaian bere gorenean zegoen liskarra. Hark deitutako [[Hieriako kontzilioa]]n ([[754]]) ikonoen gurtza galarazi zen. Kontzilioan Konstantino enperadoreak berak esan zuen ezinezkoa zela beretzat Kristo irudikatzea, zeren eta, Kristoren izate jainkozkoa irudi bidez adierazterik ez bazegoen, haren izate gizonezkoa ere ezin baitzitekeen irudikatu. Azken batean, Kristoren irudi bakarra [[eukaristia]]n zegoen. Urte hartan bertan hasi ziren irudikatze debekatu haiek irudietatik eta apainduretatik kentzen eta ezerezten: ikonoak erre, [[mosaiko]]ak [[igeltsu]]z estali, hormetako [[fresko]]ak suntsitu, eta, Kristoren irudien ordez, loreenak edo enperadoreenak jarri ziren leku askotan. Horrela sortu zen '''lehenengo aldi ikonoklasta''' esaten zaiona, [[787]]ko [[Nizeako II. kontzilioa]] arte iraun zuena, orduan Kristoren irudiak agerian jartzeko baimena eman baitzuten.
 
[[IX. mendemendea]]ann liskar hura berriz sortu baitzen, '''bigarren aldi ikonoklasta''' bat izan zen [[815]]-[[834]] bitartean. Azkenik, arazo hura konpondu egin zen irudiak jartzeko eta gurtzeko behin betiko baimena eman zenean.
 
== Erreferentziak ==