«M-ak»: berrikuspenen arteko aldeak

25 bytes added ,  Duela 6 urte
t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
'''M-ak''', [[1980ko hamarkada]]ko [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] [[Rock]] taldea izan zen. [[Euskal Rock Erradikala]]ren urteetan sortu zen taldea izan zen eta garai horretan ez zuten inongo erantzunik izan jendearengan.
 
[[90ko90eko hamarkada|90ko hamarkadan]]n berriz, [[Euskal Herria]]n sortu ziren tendentzia berrien ondorioz, garaiko talde askok, talde gustokoenetako bat bezala ikusten hasi ziren M-ak. Gaur egun, oraindik ere erreferentziazko talde bat da Euskal musikarien artean.
 
[[Xabier Montoia]]k [[Hertzainak]] taldea utzi zuenean, [[Kaki Arkarazo]]ren laguntzaz M-ak proiektu berriari ekin zion. Fernan Leiza eta [[Mikel Irazoki]]ren laguntzaz, bost diska kaleratu zituzten beraien ibilbide guztian.
Erritmo atala ongi olioztaturiko makina bat zen, eta gitarren presentziak nabarmen egin zuen gora, teklatu jolasak eta sintetizadoreak alde batera utzita. Konponketa eta ñabardura guztiak mimoz landu ziren disko horretan. Taldearen kantu esanguratsu asko disko horretan biltzen zituzten: "Txo ixildu!", "Euskalduntze metodo arina", "Pistolaren mintzoa", "Menua", "Opor guztietako zalantza"... Lehen aldiz, Katarainek ez zuen parte hartu grabazioan, baina taldearen zuzeneko soinu teknikaria izaten jarraitu zuen.
 
1990ean kaleratu zen taldearen estudioko azken diskoa: [[Gortasun|Gor]] (IZ). Musikalki, beste aurrerapauso bat izan zen. Aurrez landurikoa sendotzen zuen arren, rockaren garrantzia -bere zentzu zabalenean- askoz nabarmenagoa zen lan horretan, eta hardcorea edo metala bezalako egiturak ere azaltzen ziren taldearen musikan. Taldekideen artean aldaketak jazo ziren berriro, Anjel Valdesek eta Fernan Irazokik taldea utzi baitzuten. Fernan Leiza arduratu zen bateria astintzeaz taldea desegin arte.
 
Diskoa aurkezteko, Galiziako Os Resentidosekin biratxoa egin zuen, eta urte luzez iraungo zuen harremana finkatu zuten bi taldeek. Disko gordina zen Gor. Musikalki, rocka zen ardatza, eta apenas zegoen une lasairik. Kantu indartsuak ziren, horietako asko entsegu lokaleko jardueran sortuak. Azken batean, diskoa zuzenean jotzeko sortua zela zirudien, taldea oholtza gainean zenaren islarik argiena erakusten baitu. Ez ziren asko izan, ordea, disko horrekin egin zituzten kontzertuak.
252.705

edits