Birulentzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 24 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q1460232 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
Birulentzia oso aldakorra izan daiteke [[espezie]] bereko bakterioen artean: espezie baten andui batzuk, esaterako, birulentzia handikoak izan daitezke, eta beste batzuek -aldiz- birulentzia oso urria eduki dezakete.
 
[[Bakterio]] edo [[birus]] bati bere birulentzia modu artifizialean murrizten zaionean andui moteldua lortzen da. Andui moteldu horiek [[antigorputz]]en sorrera eragiten dute, baina ez dute gaixotasunik sortzen; hori dela eta oso erabiliak izaten dira [[txerto]] moduan. Bakterio baten birulentzia murrizteko [[hazkuntza-ingurune|hazkuntza-inguru]] artifizialetan mantentzen da luzaro bakterio hori, animalietatik pasatu gabe. Hazkuntza-inguru horietan bakterioak ez baditu kondizio optimoak moteltze hori areagotu egiten da. Moteldutako anduia animalia batean gero txertatzen bada sortzen den patologia oso arina izaten da, birulentzia galdu duelako.
 
Hainbat faktorek areagotzen dute mikrobio baten birulentzia. Hauek dira aipagarrienak:
 
* toxinen ekoizpena. [[Bakteriar-toxina|Bakteriar-toxinek]] nabarmen bizkortzen dute bakterio baten ahalmen patogenoa. Bi toxina mota daude: [[endotoxina]]k eta [[exotoxina]]k; exotoxinak, batez ere, hilgarriak izan daitezke oso kopuru txikitan. [[Tetanos]] eta [[botulismo]]aren bakterioek (''Clostridium tetani'' eta ''Clostridium botulinum'', hurrenez hurren) exotoxina indartsuak ekoizten dituzte, [[kobra]]ren pozoia baino kaltegarriagoak, [[ostalari (biologia)|ostalariaren]]aren bizitza arrisku larrian ipini ahal izaten dutenak.
 
* kapsularen presentzia. Bakterio batzuek duten [[polisakarido]]zko kapsulak mikrobioa babesten du [[immunitate-sistema]]ren [[fagozito]]en aurrean. ''[[Streptococcus pneumoniae]]'' ([[pneumonia]] baten eragilea), esaterako, erresistentea da [[fagozitosi]]arekiko, inbasio-ahalmen handia izanik kapsulari esker.