«Zero absolutu»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
'''Zero absolutua''' egon daitekeen [[tenperatura]]rik txikiena da. Tenperatura honetan sistemaren [[energia]] maila egon daitekeen txikiena da, eta partikulak, [[mekanika klasiko]]aren arabera, ez dira higitzen. [[Mekanika kuantiko]]aren arabera, ordea, zero absolutuak hondarreko energia bat izan behar du, ''zero puntuko energia'' deitua, [[Heisenbergen ziurgabetasunaren printzipioa]] bete dadin.
 
Zero absolutua, gainera [[Kelvin (unitatea)|Kelvin]] eta [[Rankine]] eskalen 0 puntua ere bada. 0K edo 0R -273,15[[celsius gradu|°C]] eta -459,67[[fahrenheit gradu|°F]] dira urrenez-urren.
 
[[Termodinamika]]ren hirugarren legearen arabera zero absolutua inoiz ezin da lortu. Gaur egun lortu den tenperaturarik txikiena -272 °Ckoa da, hozkailuak dituen [[molekula|molekulek]] ez baitute puntu horren azpitik joateko behar adinako energiarik. Zero absolutuan [[kristal]] perfektu baten [[entropia]] [[zero]] da ere.
0 Kelvineko tenperaturan, substantzia guztiak solidotuko liratekeela aipatu behar da, eta, egungo beroaren ereduaren arabera, molekulek, mugitzeko edo bibratzeko ahalmen oro galduko luketela.
 
Orain arte, zero absolututik gertueneko tenperatura, [[MITMassachusetts Institute of Technology|MITeko]]eko zientzialariek lortu zuten laborategian [[2003]]an. Gas bat eremu magnetiko batean, zero absolututik nanokelvin erdiraino (5•10<SUP>−10</SUP> K) hoztuz lortu zen.
 
== Zero absolututik gertuko fenomenoak ==
Zero absolututik gertu, materialen batzuetan, fenomenoren batzuk gerta daitezke, [[Bose-Einsteinen kondentsatua]] edo [[superfluidotasun|superfluido]] batzuk, helio II.a bezala.
 
[[1924]]an, [[Albert Einstein]] fisikari alemaniarrak eta [[Satyendra Nath Bose|Satyendranath Bose]] indiarrak, euren omenez, [[Bose-Einsteinen kondentsatua]] deritzon fenomeno baten existentzia iragarri zuten. Egoera horretan, [[bosoi]]ak, energia [[egoera kuantiko]] berean elkartzen dira. Fenomeno hau, [[1995]]ean baieztatu zen, eta, ordutik, bere propietateetako asko ikertu dira.
 
Zero absolututik gertuko tenperaturetan, superfluidoak era daitezke, edo baita, euren azterketarako tenperatura altuagoetan existitzen ez diren molekula hauskorrak ere, beste fenomeno batzuen artean.
252.705

edits