Bisigodo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata) - The interwiki article is not featured
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Royaume des Wisigoths.jpg|thumb|250px|Bisigodoen erresuma [[V. mendea]]n,<br />hiriburua [[Tolosa OkzitaniakoaOkzitania]]koa zela.]]
 
'''Bisigodoak''' (behe-[[latin]]ezko ''visigothu'' izenetik; eta hori, [[gotiko (hizkuntza)|gotikozko]] ''west'' «sartalde» eta ''gothus'' «godo» hitzetatik) [[etnia]] bat izan ziren, [[godo]]en bi adar nagusietako bat. [[Ostrogodo]]ek osatzen zuten beste adar nagusia. [[Migrazioen Garaia|Migrazio garaiagaraian]]n, bisigodoak izan ziren [[Erromatar Inperioa]]ri eraso zioten germaniar herrietako bat. [[Antzinako Erroma|Erroma]] arpilatu zuten lehenengoak izan ziren. Horren ostean, [[Proventza]]n eta [[Iberiar penintsula]]n kokatu ziren. [[Erromatar Inperioaren gainbehera]]ren ondorengo bi mende eta erdian, bisigodoek paper garrantzitsua jokatu zuten Europako politikan.
 
== Historia ==
[[Fitxategi:Visigoth migrations.jpg|thumb|left|Bisigodoen migrazioa, 376-418. urteen bitartean.]]
 
Bisigodoek, [[huno]]ek bultzatuta, [[Karpatoak|Karpato]] aldetik eta [[Transilvania]]tik ihes egin, [[Danubio]] ibaia zeharkatu (375. urte inguruan) eta [[Valente]] erromatar enperadorea [[HadrianopolisEdirne|Hadrianopolisen]]en garaitu zuten (378, mendebaldeko godoak).
 
[[Teodosio I.a Handia|Teodosio I.a]] enperadoreak [[Trazia]] eta [[Mesia]]ko lurraldeetara (egungo [[Bulgaria]]) bultzatu zituen (382), eta, [[Arkadio]] enperadorearen garaian, Italia aldera abiatu eta [[Erroma]] hartu eta birrindu zuten.
 
[[Honorio]] mendebaldeko erromatar enperadorearen garaian, [[Galia]] (412) eta [[Hispania]] (415) aldera eraman zituen [[Ataulfo]] buruzagiak, eta azken horretan [[suebo]]ak, [[alano]]ak eta [[bandalo]]ak uxatu zituzten sartaldera eta [[Iparraldeko Afrika|Ipar Afrika]] aldera. Erromatar Inperioaren babesarekin, bisigodoak Galia eta Hispania bitartean egokitu ziren, egungo [[Proventza]] eta [[Katalunia]]n nagusiki, baina porrota izan zuten [[Akitania]]z eta Euskal Herriaz jabetzen saiatu zirenean.
 
[[Frankoak|Frankoen]] errege [[Klovis I.a|Klovisek]]ek menderatu zituen [[Vouilléko gudua]]n (507). Orduan, iparralderako zerabiltzaten asmo guztiak utzi, eta [[Septimania]] nahiz [[Katalunia]]ri eutsiz, [[Hispania]] barnera jo zuten, eta hiriburua [[Bartzelona]]tik [[MeridaMérida|Meridara]]ra eraman zuten.
 
[[Justiniano I.a]]ren garaian, [[bizantziar Inperioa|bizantziarren]]ren erasoari ezin aurre eginik, [[Atanagildo]] errege bisigodoak [[Andaluzia]] eman zien bizantziarrei (554), eta hiriburua [[Toledo]]n jarri zuen (555).
 
[[Fitxategi:Fíbula aquiliforme (M.A.N. Madrid) 01.jpg|thumb|Arrano-itxurako [[Fibula (arropa)|fibula]], bisigodoek egina.]]
 
[[Euskaldun]]entzat lehen zailtasun handiak [[Arrio]]ren aldeko azken errege [[Leovigildo]]rekin etorri ziren, 574. eta 581. urte bitartean [[Antzinako Erroma|erromatarren garaiko]] Hispania osoa bere mendean hartu nahi baitzuen. [[Galizia]]n babesturiko sueboak garaitu zituen 585. urtean, eta bizantziarrak egotzi zituen Andaluziatik. 589an [[Rekaredo I.a|Rekaredo]] haren seme eta oinordeko zena [[katolizismo]]ra aldatu zen, eta era horretan amaiera eman zien erlijio-gatazkei.
 
[[Rezesvinto|Rezeswinto]] erregearen garaian (653-672), godoen eta hispano-erromatarren arteko legezko batasuna gauzatu zen, eta handik aurrera errege godo guztiak [[euskaldun]]en aurka borrokatu ziren. [[PirinioPirinioak|Pirinioez]]ez haraindiko euskaldunei esker, bisigodoek ez zuten behin ere euskaldunak beren mende edukitzea lortu, dirudienez.
 
VIII. mendearen hasieran [[musulman]]ak Espainia hegoaldean sartu ziren; musulmanei aurre egin ezinik, [[Errodrigo|Rodrigo]] erregeak [[Guadaleteko gudua]] galdu zuen (711), eta urte bereko urrian [[Tarik ibn Ziyad]] arabiar buruzagia Toledon sartu zen jaun eta jabe. Lau urte geroago, arabiarrek [[Zaragoza]] hartu zuten, eta hala galdu zen betiko Hispaniako erresuma bisigodoa.
 
== Ikus, gainera ==