Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
[[Fitxategi:Procession de la Ligue 1590 Carnavalet.jpg|thumb|upright=1.9|Liga Santuaren prozesio armatua Parisen 1590ean. [[Carnavalet museoa]].]]
'''Liga Santua''', '''Parisko Liga Santua''' edo '''Liga Katolikoa''' [[Frantziako Erlijio Gerrak|Frantziako Erlijio Gerren]] garaian ([[1576]]-[[1594]]), katolikoek osatu zuten armada izan zen. [[Pikardia]]n hasi eta berehala zabaldu zen [[Frantziako Erresuma|Frantzia]] osoan barrena. Erlijio katolikoa babesteko aitzakian, beste helburu bat nabarmendu zen gerora: [[Henrike III.a Frantziakoa]] bere lekutik kendu eta [[Henrike I.a Guisekoa|Henrike I.a Guisakoa]], Ligako buruzagi nagusia, errege egitea. [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.a]] Espainiako erregeak bultzatu zuen Liga Santua, eta guztiz areagotu zen haren ahalegina, [[Henrike III.a Nafarroakoa]] Frantziako erregegai bihurtu ondoren. Henrike III.a Frantziakoak Henrike Guisekoa hilarazi zuen [[1588]]an. [[Karlos Lorrenakoa]], Mayenneko dukea bihurtu zen orduan Ligako buruzagi nagusi, eta Parisko hiriaren jabe eginik, Henrike III.a Nafarroako eta IV.a Frantziakoaren aurkako gerra hasi zuen [[1589]]an. Henrike IV.ak fede protestantea utzi zuen [[1593]]an, eta hurrengo urtean desagertu zen Liga Santua, espainiarrek Parisko hiria utzi ondoren.
 
== Erreferentziak ==
252.705

edits