Bille August: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
7. lerroa:
Argazki-zuzendari gisa hasi zen zinemagintzan. [[1978]]an zuzendu zuen lehen filma, eta telebistarako ere lanean aritu zen ondorengo urteetan. [[1983]]koa du lehen film ezaguna, ''Zappa'', besteak beste [[Londres]]ko Zinema Jaialdiko film onenaren saria jaso zuena. [[1987]]an, ''Pelle the Conqueror'' filma egin zuen, [[Martin Andersen]]en eleberrian oinarritua, Canneseko Urrezko Palma irabazi eta [[1988]]an Atzerriko Film Onenaren Oscarrerako izendatu zutena.
 
[[1992]]ko ''The Best Intentions'' filmak jaso zuen Atzerriko Film Onenaren [[Oscar Sariak|Oscar saria]]. Horri esker, handiro egin ahal izan zuen —diruz eta antzezlez— [[Isabel Allende]]ren ''The House of the Spirits'' eleberriaren zinemarako egokitzapena. Era berean, [[Selma Lagerlöff]]en bi eleberritan oinarritua da [[1996]]ko ''Jerusalem'', XX. mendearen hasieran piztu den gehiegizko erlijiozaletasunetik ihesi [[Jerusalem]]era alde egin nahi duten maitaleen istorioa. [[1997]]an, ''Smilla's Sense of Snow'' estreinatu zuen, eta urte berekoa da ''Les Misérables'', [[Victor Hugo]]ren izen bereko nobelan oinarritutako filma. Orduz geroztik, ''Return to Sender'' (2005), ''[[Goodbye Bafana]]'' (2007) eta ''The Passion of Marie'' (2012) egin ditu. [[2011]]n, Bille Augustek iragarri zuen filmatze-estudio bat zabaldu zuela [[Hangzhou]]n ([[TxinaTxinako Herri Errepublika|Txinan]]n), film txinatarrak ekoizteko.
 
{{commonskat}}