«Psikoneuroimmunologia»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-farmako +sendagai))
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
Immunologo batengana (N. Cohen-engana) jo zuen Ader-ek bere esperimentua baiezta zezan. Saioak errepikatzerakoan Cohen-ek animaliek, kontrolen aldean, odolean [[antigorputz]] gutxiago zituztela egiaztatu zuen. Modu horretan bi ikerlari estatubatuarrek estimulu baldintzatu batek immunitate-sisteman eragiten zuela erakutsi zuten.
 
Ondorengo esperimentuetan [[lupus eritematoso sistemikoa|lupus eritematosoa]]a ([[gaixotasun autoimmune]]a) zuten saguekin jardun zuten. Ur azukredunen efektu immunosupresoreek saguen osasuna hobetu zuten, hilkortasun tasa gutxituz. Gizaki batekin antzeko saioa egin zuen 1986-1988 bitarteko urteetan Ader doktoreak Marette Flies-ekin, lupus eritematoso bortitza zuen ikasle gazte batekin. Emaitzak itxaropentsuak izan ziren, estimulu baldintzatu baten bitartez immunodepresioa ager zitekeelako, Maretteren osasuna hobetuz (zoritxarrez, ikasle gaztea geroago hil zen bihotzekoak jota) <ref> [http://www.behcet.es/foro/viewtopic.php?p=14195&sid=9e6ffeab8b3dc24a0d1db72ccaa0c447 psiconeuroinmunologia clínica, el caso de Marette Flies] </ref>.
 
1975az geroztik hamaika saiok frogatu dute harreman estua dagoela burua eta nerbio-sistema, immunitate-sistema eta sistema endokrinoaren artean. Saio horiek guztiek agerian jarri dute garunak erantzun immunea aldatzen duten seinaleak bidaltzen dituela, erantzun hori azkartuz (organismoa eraginkorragoa izan dadin [[infekzio]]en aurrean) edo ahulduz (gogo-aldarte negatiboak -depresioa, estresa, antsietatea- daudenean gertatzen denez). Hots, gaixotasun baten bilakabidea buru-egoera batzuen menpe dagoela <ref>Besedovsky H, Sorkin E, Felix D, Haas H. ''Hypothalamic changes during the immune response''. Eur J Immunol. 1977 May;7(5):323-5.</ref> <ref>Pert CB, Ruff MR, Weber RJ, Herkenham M. ''Neuropeptides and their receptors: a psychosomatic network''. J Immunol. 1985 Aug;135(2 Suppl):820s-826s.</ref> <ref>Locke, S., Ader, R., Besedovsky, H., Hall, N., Solomon, G., and Strom, T. ''Foundations of Psychoneuroimmunology''. New York: Aldine, 1985. ISBN 978-0-202-25138-7</ref>
252.705

edits