Europako Ekonomia eta Diru Batasuna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
update
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
16. lerroa:
* [[Kontsumorako prezioen indizea]]ren arabera neurtutako [[inflazio]]-tasa harmonizatua, ez izatea prezio-igoera txikieneko hiru herrialdeen tasa baino ehuneko 1,5 puntu handiagoa.
* Epe luzerako batez besteko [[interes]]a ez izatea inflazio-tasa txikienak dituzten hiru herrialdeen interes-tasen batez bestekoa baino ehuneko bi puntu handiagoa.
* [[Aurrekontu-defizit|Defizit publikopublikoa]]a ez izatea [[Barne produktu gordin|Barne Produktu GordinaGordinaren]]ren ehuneko 3 baino handiagoa.
* Sektore publikoak metatutako zorraren maila ez izatea Barne Produktu Gordinaren ehuneko 60 baino handiagoa.
* Herrialde bakoitzak gainontzeko herrialde kideei buruz duen truke-tasa gutxienez bi urtez egotea [[Europako Diru Sistema]]n ezarritako aldaketa-tarte estuaren baitan.
 
== Urratsak ==
Bateratze-baldintzez gainera, aldi berean, prozesuaren egutegia ezarri zen Maatrichten, esan bezala, Europar Batasunak bizi izan zuen finantza- eta ekonomia-krisiak aldarazi zuena. Hala, 1995eko abenduan ezarri ziren berriz ere egin beharreko urratsak. Europako Kontseiluak Madrilen egin zuen bileran, eta, zehazki, [[Europako Ekonomia eta Finantza Ministroen Kontseilua]]k, oinarrizko hiru akordio hartu zituen Ekonomia eta Diru Batasuna sortzeko: alde batetik, 1999ko urtarrilaren 1ean jarri zion jaiotza-data Ekonomia eta Diru Batasunari; bestetik, diru bateratuari izena ere jarri zion, "[[euroaeuro]]a"; eta horrez gainera, euroa sartzeko plana erabaki zuen. 1996. urtean Europako Ekonomia eta Finantza Ministroen Kontseiluak formalki onartu zituen 1995eko abenduan Madrilen egin zen gailurreko erabakiak.
 
Prozesuaren data nagusiak hauek izan ziren: 1998. urtean, "ahal bezain laster", baina ez uztailaren 1a baino beranduago, [[Europako Batzordea]]k 1999ko urtarrilaren 1etik aurrera Ekonomia eta Diru Batasunean zein herrialdek parte hartuko zuten hautatzea. Era berean, Europako Banku Zentralaren zuzendaritza izendatuko zen, eta euroaren eta diru-mota nazionalen bi noranzko truke-neurri ezeztaezina finkatuko zen. Truke-neurriak finkatu ondoren, hurrengo urratsa 1999ko urtarrilaren 1ean euroa indarrean sartzea zen. Ekonomia eta Diru Batasunean parte hartzen duten estatuetako diru-mota nazionalak oraindik ere erabilera legezko diru-motak izango ziren, euroaren zatiki nahiz multiplo gisa. 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera izan ziren erabilgarri euroak [[txanpon]]a eta [[diru-paper]] modura, harik eta urte horretako uztailaren 1ean diru nazionalak desagertu ziren arte. Beraz, euroa diru-paper eta txanponetan herrialde bakoitzeko diruarekin batera erabili zen 2002. urtarriletik ekainaren 30 arteko aldian.