Lingua franca: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
{{Argitzeko|hizkuntzalaritzaren terminoari|Lingua franca (argipena)}}
 
'''''Lingua franca''''' [[hizkuntza]] edo [[dialekto]] desberdinetakoak izanik harreman estuak dituztenek, elkar ulertzearren hautatzen duten hizkuntza edo aldaera dialektala da<ref>{{Erreferentzia|url=http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=linguafranca|izenburua=Lingua franca|egilea=Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa}}</ref>. Hau da [[lehen hizkuntza|ama hizkuntza]] ezberdina duten bi hiztunek, biena ez bezalakoa den beste hirugarren hizkuntza hautatzen dute elkarri ulertzeko<ref>{{Erreferentzia|izena= Viatxeslav A. |abizena=Txirikba| izenburua= The problem of the Caucasian Sprachbund| bilduma= From Linguistic Areas to Areal Linguistics |urtea=[[2008]]| orrialdea= 31 |isbn= 90-272-3100-1}}</ref>. Batzuetan [[pidgin]] eta [[kreolera]]k ''lingua franca'' terminoaren sinonimo moduan erabiltzen dira.
 
[[IngelesaIngeles]]a da egungo ''lingua franca'' nagusia mundu osoan, politika eta ekonomia harremanetan; [[frantsesafrantses]]a izan da oraintsu arte nagusi diplomazia hizkuntza gisa; [[swahili]] hizkuntza da Afrikako ekialde osoko herriek elkarren arteko harremanetarako duten hizkuntza, pidgin melanesiar hizkuntza Ozeano Bareko hegoaldeko uharteetan eta [[bazaar malaiera]] Malaysiako uharteetan. [[Gurutzadak|Gurutzaden]] garaian hasi zen lingua franca moldatzen, [[sabir]] izena zuen hasieran eta [[Mediterraneo itsasoamediterraneoa|mediterranear]] itsasgizonek erabiltzen zuten. Hizkuntza horren %80a [[italiera]] bazen ere, [[turkiera]], [[frantses]], [[gaztelania]], [[greziera]] eta [[arabiera]]zko hitzak ere bazituen. Europarren [[kolonizazio]] garaian, bestalde, halako hizkuntza komunak sortu ziren munduko hainbat lurraldetan, kolonizatzaileen eta kolonizatuen hizkuntzen artean: [[indo-portuges]] ([[Sri Lanka|Zeilan]]), annam-frantses ([[Indotxina]]), papiamento (espainiera moldea, [[Curaçao]]n) eta pidgin-ingeles moldeak. Hasierako lingua franca komunitate bateko hizkuntza nagusi bihurtzen denean kreolera osatzen da (Antilla frantsesetan, esaterako). Brasilen ''[[lingua geral]]'' izena ematen zaio indiar herriekin eta indiar herrien arteko harremanetan erabiltzen den hizkuntzari ([[tupi-namba]] hizkuntzan oinarritua). Lingua franca antzeko mintzaira moldeak sortu ziren XVI. mendean arrantzale euskaldunen eta Labradorreko herri indiarren artean, eta XVII. mendean arrantzale euskaldunen eta Ipar Europako arrantzaleen artean.
 
== Erreferentziak ==