Bernardo Rossellino: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Palazzo rucellai, ordine architettonico primo piano e stemma.JPG|thumb|right|200px|<small>[[Florentzia]]ko Rucellai jauregiko leiho bat.</small>]]
'''Bernardo di Matteo del Borra Gamberelli''' ([[Settignano]], [[Toskana]], [[1409]] - [[Florentzia]], [[1464]]), ezagunagoa '''Bernardo Rossellino''' modura, [[PizkundePizkundea|Pizkundeko]]ko [[italia]]r [[eskulturaeskulturagintza|eskultore]] eta [[arkitektura|arkitektoa]] izan zen. Pizkundeko hilobi-eskulturaren eraberritzailetzat hartua da, baina arkitektura lan aipagarriak ere egin zituen [[Leon Battista Alberti|Albertiren]] ikasle eta laguntzaile gisa.
 
== Biografia ==
[[Antonio Rossellino]] eskultorearen anaia zen. [[Leon Battista Alberti|Albertiren]] ikasle eta laguntzaile izan zen, eta haren planoei jarraituz, Florentziako Rucellai jauregia eraiki zuen [[1445]]-[[1450]] urteetan. Erromako Venezia jauregia egin zuen 1455. urtean, eta, [[Pio II.a|Pio II.a Piccolomini]] [[Aita santuasantu]]renaren aginduz, [[Pienza]]ko artzapezpikuaren egoitza eraiki zuen.
 
Hilobi-eskulturaren berrikuntza nagusien eredua [[Leonardo Bruni]]rentzat eginiko hilobia (Florentziako Santa Croce basilika, 1444) da. Izan ere, ez da eskultura soila, arkitektura eta eskultura batzen dituen obra bat baizik. Elizako hormari itsatsita dagoen [[kapera]] moduko bat da, arkitektura molde klasikoez osatua ([[garaipen arku|garaipen-arku]] bat du, besteak beste). [[Haitzurdin|Marmol]] gorria, beltza eta zuria erabili zituen, eta polikromia horrek monumentuaren kutsu klasikoa azpimarratzen du. Arkitektura-osagaiei dagokienez, Albertiren eragina da nagusi: bi zutabe [[Korintoar ordena|korintoar]] ditu, [[inposta]] banari eta puntu erdiko arku bati eusten diotenak. Arkuaren atzean ageri da obra guztiko erreferentzia erlijioso bakarra, aingeruez inguraturiko Ama Birjinaren irudi bat, hain zuzen. Eskulturari dagokionez, obra honetako estiloa ez da definitzen erraza. [[Lorenzo Ghiberti|Ghiberti]] eta [[Luca della Robbia]]ren eragina du, gutxiago [[Donatello]]rena, eta aniztasun horrek Rossellinok laguntzaileak erabili zituela adierazten du, adituen iritzian.
 
Aipatzekoa ere bada Villana Dohatsuari eginiko hilobia, Florentziako [[Santa Maria Novella basilika]]n (1452).