252.705
edits
t (Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Bernardino Luini lotu du, Wikidataren arabera.) |
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen) |
||
[[Fitxategi:Bernardino Luini 004.jpg|thumb|250px| “Arrosondoko Ama Birjina '' ( Brerako Pinakoteka). ]]
'''Bernardino Luini''' ([[1480]]/82-[[1532]]) margolari [[italia]]rra izan zen, [[Pizkundea|Pizkunde]] garaikoa.
== Bizitza ==
[[Italia]]ko iparraldeko margolari hau [[Dumenza]]n jaio zen, [[Maggiore|Maggiore
[[1500]]. urtean, aitarekin bat, [[Milan]]era heldu zen eta bertan [[Giovan Stefano Scotto]]ren tailerrean ikasiko du. [[1504]]-[[1507]] bitartean [[Treviso]]n jarraitzen du bere formazioa osatzen, eta sasoi hartakoa izan daiteke “Ama Birjina eta umea” margolana, zeinak halako esalditxoa dakarren: ''Bernardinus Mediolanensis faciebat''. Aldi berekoak ere bide dira beste lan batzuk, historiografiak Luiniri egotzi dizkionak: “Ama Birjina eta umea” (beste bertsio bat), edo “Jesus hilaren aurreko erosta”. Sasoi honetan ere hainbat fresko osatu ei zituen: “Errege magoen adorazioa” Luinoko San Pietro elizan, eta [[Monza]]ko katedralean dagoen fresko bat.
1509 eta [[1514]] bitartean “Villa Pelucca”ko freskoak pintatu zituen, Girolamo Ramiak kontratatuta; egun Brerako Pinakotekan daude, eta Luiniren lanetako onenak dira. Rabiarentzako ere hainbat margo mitologiko egin zituen, Palazzo Rabian ezarriak –gaur egun Berlinen eta [[Washington]]en daude ikusgai-.
[[1521]]ean [[Erroma]]ra joan zen bidaian eta [[
[[1529]]koa da Luiniren artelan garrantzitsuenetakoa: Luganoko Santa Maria degli Angeli elizan den “Kristoren Pasioa eta gurutziltzaketa”.
* ''Ama Birjina, umea eta San Joan'' 1510 edo, ohol gaineko olio-pintura, 22 x 18 cm, [[Bergamo]], Carrara Akademia.
* ''Jesus umea eta aingerua'', 1510-1515 edo, ohol gaineko olio-pintura, 28 x 25 cm, [[Milan]], Ambrosiana Pinakoteka.
* ''Maddalenaren bihurtzea'', 1510-1520, ohol gaineko olio-pintura, [[San Diego (Kalifornia)|San Diego]], Timken Art Gallery.
* ''Ama Birjina, umea eta San Joan'', ohol gaineko olio-pintura, 88 x 66 cm, [[Londres]], National Gallery.
* ''Ama Birjina eta umea'', 1515 edo, ohol gaineko olio-pintura, 43 x 40 cm, [[Washington]], National Gallery.
* ''Salome bataiatzailearen burua jasotzen'', 1526-1531, oihal gaineko olio-pintura, 62 x 78 cm, [[Madril]], Prado Museoa.
* ''Santa Katalina eta aingeru bi'', 1527-1531, oihal gaineko olio-pintura, 68 x 59 cm, [[San Petersburgo]], Hermitage.
* ''Salome eta Bataiatzailearen burua'', 1527-1531, ohol gaineko tenpera, 51 x 58 cm, [[Florentzia]],[[Uffizi Galeria|Uffizi]].
* ''Familia Sakratua, Santa Ana eta San Joan'', 1527-1531, ohol gaineko olio-pintura, 118 x 92 cm, [[Milan]], Ambrosiana Pinakoteka.
* ''Gurutziltzaketa, San Paulo eta San Frantzizko'', 1530, oihal gaineko olio-pintura, 90 x 73,5 cm, [[San Petersburgo]], Hermitage.
|