Kimika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata) - The interwiki article is not featured
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
4. lerroa:
Kimikaren barnean dauden arlo ezberdinak, ikertzen den materia motaren edo egingo zaion ikerketa motaren arabera sailkatzen dira gehienetan.
 
Ikertzen den materia motaren arabera, [[kimika ezorganikoa]] konposatu kimiko ezorganikoak aztertzen dituena da, [[biokimika]] izaki bizidunetan agertzen diren konposatuak ikertzen dituena eta [[kimika organikoaorganiko]]a konposatu kimiko organikoak aztertzen dituena.
 
Bestalde, egingo zaion ikerketa motaren arabera egindako sailkapenean atal gehiago dauzkagu, adibidez, [[kimika analitikoa]], [[kimika fisikoa]] edo [[kimika teorikoa]].
18. lerroa:
Nola bereizte prozesua oso zaila den, aleazioa zen lortzen zena bi metal horiek lantzerakoan. Elektroia esan zitzaion urrezko eta zilarrezko aleazio horri eta urteetan beste metal bat zela uste izan zen.Urrearekin eta zilarrarekin batera kobrea ere hasi zen erabiltzen.
 
Ez dakigu nola eta noiz isolatu edo bakartu zen lehenengo aldiz metal hau, baina historiako aurkikuntzarik handienetakoa izan zela esaten badugu, ez dugu uste gehiegi esaten ari garenik. [[Brontze AroaAro]]a [[K. a. 4. milurtekoa|K. a. 4000. urtearen]] inguruan koka daiteke. [[Egipto]]ko lehen dinastien garaian eta [[Homeror]]en garaiko [[Grezia]]n brontzea erabiltzen zen, gaur egun burdina erabiliko litzatekeen lekuetan.
 
Ospe handia izan zuten feniziarrek brontze lanetan; oso bakezaleak izanik ere, beraiek egiten zituzten brontzezko armarik onenak. Brontzearen garaiaren ondoren Burdin Aroa etorri zen, [[K. a. XII. mendea]]n.
 
urtearen inguruan. [[BurdinBurdina]]a lortzea eta lantzea zaila eta neketsua zenez, hasieran gutxi erabili bazen ere, garrantzi handiko metala izango zen gero. Burdin Aroan ikasi zen altzairua egiten, garai honetan jakin zen bere gogortasuna tenplearekin hobetzen zela eta saio bat baino gehiago egin zen –arrakastaz askotan– erdoiltzetik babesteko. [[AntzinaroAntzinaroa|Antzinaroko]]ko zibilizazioen artean egiptoarrak izan ziren kimikan aurreratuenak eta gaur egungo kimikatik hurbileneko kimika egin zutenak. Benetako maisuak izan ziren beiraren eta esmalteen fabrikazioan; metal nobleen edo errubiaren, zafiroaren eta esmeraldaren imitazio ezin hobeak egiten zituzten. Artilearekin batera asko erabiltzen zituzten larrua, kotoia, lihoa, e.a. ere. Iaiotasun handia azaldu zuten ehunak zuritzen eta tindatzen, eta indigoa eta purpura erabili zituzten tindatzailetzat. Lurrinak, baltsamoak, kosmetikoak, pozoiak, xaboiak eta sodio, potasio, kobre edo aluminio gatzak egiten bazekiten. Betuna ere erabiltzen zuten baltsamatzeko eta dekorazioan. Nolanahi ere, guztiz enpirikoak izan ziren aurkikuntza hauek eta ezin esan daiteke zientzia zenik, ezta urrik eman ere.Greziarrak izan ziren zientzia honetan egiptoarren ondorengoak eta «chemia» izena eman zioten materia eraldatzeko arteari. Izen hau «chem»-etik omen dator, horrelaxe esaten ziotelako egiptoarrek bere herriari.
 
=== Antzinako doktrina kimikoak ===
[[K. a. VI. mendemendea|Kristo aurreko 600]]. urtean greziako filosofoek ondo bereizita zituzten teknika eta erlijioa eta ordurako galdezka hasiak ziren unibertsoa zerez osatua ote zegoen. [[Aristoteles]] Estagirakoa izan zen filosoforik ezagunena garai horretan (384-322 K.a.); filosofo haren ustez lau substantzia ziren materia guztia osatzen zutenak: lurra, airea, sua eta ura; horiek elkartuz, substantzia guztiak sor zitezkeen baina horretarako beste lau hastapenen laguntza behar zen: beroa, hotza, hezetasuna eta lehortasuna. [[Aristoteles]] baino lehenagoko [[Demokrito Abderakoa]]k (470-380 K.a) materiaren ez jarraitasuna defenditu zuen lehenengo aldiz, eta materia atomoz osatuta zegoela esan zuen, materia zatiezinez, alegia.
 
Atomoak betikoak dira, zatiezinak eta denak izaera berekoak, nahiz eta atomoaren forma, kokapena eta ordena desberdinak diren materialaren arabera. Haren jarraitzaileek ez zuten ideia hori onartu, gaur egungo pentsamoldearekin bat badator ere.
35. lerroa:
Ekialdean «chemia» izenez ezagutzen zen zientzia hori [[arabiar]]rek ekarri zuten [[Europa]]ra, «kimiya» izenez. Gero, «al» artikulua jarrita, «al kimiya» bihurtu zen –»alkimia» alegia–, eta «kimika» azkenean.
 
VII. mendean izan zuen alkimiak bere garairik oparoena. Metalak alkimistentzat hiru gairen hastapenen nahastea ziren: merkurioaren metalikotasuna eta hegaskortasuna, sufrearen errekortasuna, eta gatzaren disolbagarritasuna eta sendotasuna. Begibistakoa zen, beraz, metalek hastapen berdinak zituztenez denek, urrea lor zitekeela metaletatik abiatuz.Alkimisten arabera, metalak urre bihurtzeko filosofia-harria behar zen. Filosofia-harria, beraz, alkimista guztien helburu bihurtu zen, harri hartaz edozein substantzia urre bihurtzeaz gainera, gizakiak betiko gaztetasuna eta edertasuna, eta hilezkortasuna ere lor baitzitzakeen, haren infusioa edanez gero. Ez da harritzekoa beraz, zaharrak, gaixoak eta elbarriak elixir horren bila ibili izana. Jainkoak aukeratuak omen ziren alkimistak, materiaren eraldatzearen sekretuak ezagutzeko, eta sinbolo eta ikur ezezagunen bidez idazten zituzten beren aurkikuntzak. Ez ziren, ordea, beren helburua lortzera iritsi, baina, hala ere, artean ezezagunak ziren produktu askoren berri eman zuten, beste produktu asko lortzeko bideak zabaldu zituzten, aparatu asko diseinatu zuten… Hori guztia oso lagungarria izan zen handik harako ikerkuntzan. Alkimisten artean aipagarriak dira [[Jabir ibn Hayyan|Abu Musa Jabir ibn-Hayyan]] (Geber izenez ezaguna), [[San Alberto Magno]], [[Tomas Akinokoa|San Tomas Akinokoa]], [[Ramon Lull]] mallorcarra eta [[Arnaldo Vilanova]] katalana besteak beste.
 
=== Iatrokimika ===
Metalen transmutazioan sinisteak [[XIX. mendemendea|XIX. mendera]]ra arte iraun bazuen ere, Alkimia poliki-poliki bere izaera galtzen joan zen eta hitz jario eta iruzur hutsa bihurtu zen; debekatu ere egin zuten zenbait erregeketa aita santuk. [[XV. mendemendea]]ann [[ParacelsusParazeltso|Paracelsusek]]ek (1493-1541) alkimiaren helburua gaitzak sendatzeko botikak sortzea izan behar zuela esan zuen. Garai honi –Alkimiaren eta kimikaren trantsiziotzat har daitekeena, bestalde– [[iatrokimika]]ren edo kimika medikuaren garaia esaten zaio.Berpizkundean izadiari eta gorputzen eraldaketari buruzko ideia berriak sortu ziren, eta pixkanaka alde batera utzi ziren alkimisten espekulazioak (filosofia harriarena barne). Kimikak ahaleginak egin zituen gertaerak eta teoria lotzen, kimikariak aurkikuntzak argitaratzen hasi ziren, eta lehenengo Zientzia Akademiak sortu ziren: Napolin (1556), Londresen (1606), Paris (1666), Bartzelona (1764)…Garai hartakoa zen [[Robert Boyle]] irlandar fisikaria eta kimikaria (1627-1691). [[The Sceptical Chymist]] liburuan (1661), elementu kimikoaren kontzeptua azaldu zuen, gaur egun ezagutzen den bezala azaldu ere, eta Demokritoren teoria atomikoaz baliatu zen erreakzio kimikoak esplikatzeko.
 
=== Lavoisier eta iraultza kimikoa ===
Aurkikuntza asko ekarri zituzten, zalantzarik gabe, Scheele, Priestey eta Cavendish-en esperientziek, baina [[flogisto]]aren teoriaren bidez azalpena ematearekin ondorengo aurrerapena galarazi zuten.
 
[[Antoine Lavoisier|Antoine Laurent Lavoisier]] (1743-1794) izan zen flogistoaren teoria deuseztu zuena, errekuntzaren benetako izaera finkatuz.
 
1789.ean argitaratuko bere «Tratado elemental de química» delakoan gaur egungo kimikaren oinarriak jarri zituen. 30 urte zituela ondo frogatuta utzi zuen –bere bizitza guztian erabili zuen balantzaren bitartez– errekuntza zer den: erretzen den substantziak airearen osagaietako batekin erreakzionatzearen ondorioa. Ontzi itxi batean eztainua kixkaliz, ontziaren pisua ez zela bat ere aldatu frogatu zuen; metalak pisua hartu bazuen ere, airearena hartu zuelako izan baitzen. Flogistoaren teoria azkenetan dago. Gorputz purua zer den zehaztu zuen, Boyle-ren elementu kontzeptua bereganatu zuen, uraren konposizioa aurkitu zuen eta hidrogeno hitza erabili zuen lehen aldiz, aurretik Cavendishek aire errekorra deitu zuen substantzia izendatzeko.Bere ikerkuntza guztietan materiaren iraunkortasunaren legea erabili zuen.Ez dago zehatz esaterik noiz hasi zen kimika zientzia gisa, baina bada ekintza bat, kimikaren abiagunetzat hartzen dena: materiaren iraunkortasunaren legea hain zuzen, Lavoiserrena. Esperimentuz lortu izana da meriturik handiena; lehenengo aldia zen kimika lege bat neurriak erabiliz lortzen zena. Ikerkuntza zientifikoa kimika alorrean orduan hasi zela esan daiteke.
57. lerroa:
== Ikus, gainera ==
* [[Taula periodikoa]]
* [[KimikariKimika|Kimikari ospetsuak]]
 
== Kanpo loturak ==