Herodes Antipas: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
5. lerroa:
'''Herodes Antipas''' ([[antzinako greziera]]z: Ἡρῴδης Ἀντίπατρος, ''Hērǭdēs Antipatros''), '''Herodes Tetrarka''' izenaz ere ezaguna ([[Judea]], [[K. a. 20]] - [[Saint-Bertrand-de-Comminges|Lugdunum Convenarum]], [[39]]) [[Galilea]] eta [[Perea (eskualdea)|Pereako]] [[tetrarkia|tetrarka]] izan zen ([[K. a. 4]]-[[39]]). [[Herodes I.a Handia]]ren eta Malthace [[Samariako eskualdea|samariarraren]] seme eta [[Herodes Arkelao]]ren anaia zen.
 
[[Erroma]]n hazia izan zen, bere anaia Arkelaorekin eta bere anaiorde [[Herodes Filipo]]rekin batera. Herodes Antiparen aita hil ondoren, [[Zesar Augusto|Augusto]] enperadoreak Galilea eta Pereako tetrarkia eman zion. Bere anaiorde Herodes Filiporen emazte [[Herodias]]ekin ezkontza zalapartatsua izan zuen. Herodiasekin ezkondu ahal izateko, bere emazte legitimoa eta [[nabateo]]en (hiriburua [[Petra]]n zuen arabiar herria) errege zen Aretas IV.aren alaba zena arbuiatu zuen. Haserre bizian, Aretasek Herodes Antipasi eraso zion, eta orduko hartan Siriako erromatar gobernaria zen eta geroago erromatar enperadore izango zen [[Vitelio]]k eragotzi zuen Herodesen erabateko porrota.
 
Herodes Antipasek bere aitaren eraikuntza lana jarraitu zuen. [[Seforis]] gotortu zuen eta bere hiriburu bihurtu; Perean Bet-Haramgo gotorlekua altxarazi zuen; eta, geroago, [[Tiberiades]] hiria ([[Tiberio]] erromatar enperadorearen omenez bataiatu zuena), [[Galileako itsasoa]]ren ertzean, eta hiriburua hara eraman zuen (hiriak bere izena eman zion aintzirari, eta, denbora luzez, judutar kulturagune handia izan zen). Dirudienez, Herodiasek konbentzituta, [[Kaligula]]gana jo zuen, berriki enperadore izendatua izan zena, Judeako koroa eskatzera, une horretan bere iloba zen [[Herodes Agripa I.a]]ren eskuetan zegoena. Erantzun gisa, Agripak Kaligula enperadoreari idatzi zion: bere osaba Herodesi leporatu zion partiarrekin [[Erroma]]ren aurkako aliantza sekretu bat adostu izana. Ondorioz, Kaligulak, 39an, Herodes Antipas eta haren emaztea [[Saint-Bertrand-de-Comminges]]a (Lugdunum Convenarum) erbesteratzea agindu zuen, eta urte hartan bertan hil zen Herodes.