Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
'''Kolonialismoa''' lurralde edo [[nazio]] baten menperaketa [[politika|politiko]] eta [[ekonomia|ekonomikoa]] atzerriko gobernu batengatik zilegitzen duen doktrinari deritzo. Antzinaroan zehar [[kultura]] askok kolonialismoa garatu zuten, urrutiko lurraldeetan '''koloniak''' eratuz, baina honek izaera ezberdina zuen. Kolonialismoa [[XVI. mendea]]n agertu zen Inperio [[Espainia]]r eta [[Portugal|Portugesaren]] zabalkuntzarekin. Hortik aurrera, kolonizatzaileek konkistatutako lurrak ustiatzen eta merkatuak kontrolatzen zituzten [[metropoli]]ara lehengai eta aberastasunak eramateko asmotan. Gehienetan kolonizaturiko erakunde politikoak deuseztatzen ziren eta zuzenean metropoliko gobernuagatik kontrolatutako gobernuak ezartzen ziren. Hainbatean egitura sozial eta kulturalak ere inposatzen zaizkie kolonizatuei. Oro har, herrialde boteretsu batek ahul baten gainean ezartzen duen sistema politiko, ekonomiko eta kulturala.
 
Kolonialismoa kolonizatzaileen morala eta balorea kolonizatuenak baino handiagoak ziren sinesmen etnozentristan oinarritzen zen. Uste horiek arrazakeriarekin eta [[XVIII. mendea|XVIII.]] eta [[XIX. mendemendea|XIX. mendeetan]]etan Mendebaldean zabaldutako teoria sasi zientifikoekin lotu dituzte. Honela, [[Europa]]n aurreko [[gizarte-darwinismo|darwinismo sozial]] batera iritsi zen, zeinek gizon zuria ez-europarren nagusi "naturala" zela zioen.
 
[[XV. mendea]]ren hondarraz gero, [[Esplorazioen Aroa|aurkikuntza geografikoekin]] batera munduko mapa zabaldu egin zen. Ordudanik, europarrak beste kontinenteez interesatzen hasi ziren, lurralde birjinak eta aberastasun ezezagunak baitzituzten hauek. Lau mende iraun zuen kolonizazioaren hasiera izan zen eta ia mundu osoa Europaren mendean jarri zuena.
 
Lurralde berrietako baliabide naturalak ustiatzea ([[kafe]]a, [[kakao arbola|kakaoa]]a, [[azukre]]a, [[kotoi]]a, meatzeak, etab.), nazio kolonizatzaileen lehia espantsionista eta [[Kontrarreforma]]k bideratu zuen izpiritu misiolaria erabakigarriak izan ziren kolonizatze-prozesuan. Gerora, batez ere [[industrializazioaindustrializazio]]renaren garaian hasita, kolonietako lehengaien beharra izan zen nagusi. Nazio kolonizatzaile aitzindarien artean [[Espainia]] ([[Erdialdeko Amerika]] eta [[Hego Amerika|Hegoamerika]]), [[Portugal]] ([[Brasil]]), [[Britainia Handia]] eta [[Frantzia]] ([[Ipar Amerika|Iparramerika]]) nabarmentzen dira. Ameriketako koloniek askatasuna lortu zutenean, beste kontinente guztiak helburu komertzial eta politikoekin esploratu zituzten, [[Asia]] eta [[Afrika]] batez ere.
 
Espainiak eta Portugalek XV. eta XVI. mendeetan ekin zioten kolonizazioari hurrenez hurren. Denbo¬arekin, Portugalen botere-eremua Brasildik [[India]], [[Indonesia]]ko Espezieen irlak eta Asiako kostaldeetaraino hedatu zen. Espainiar konkistatzaileek Amerikako oso lurralde zabalak okupatu zituzten, bide batez beren hizkuntza eta kultura txertatuz.
 
[[XVII. mendea]]n [[Herbehereak|Herbehereek]] bota egin zituzten portugesak Indonesiatik. Frantses eta ingelesek, elkarrekiko lehian, Iparramerikan eta Indian kokatu zituzten beren jabegoak. Lehia askoren ondoren, potentzia kolonial handiena izatera iritsi zen Britainia Handia [[XVIII. mendea]]n eta, itsasoko nagusitasunarekin, bere inperio koloniala kontinente guztietara hedatu zuen. [[Ameriketako Estatu Batuak|Amerikako Estatu BatuBatuen]]en independentziaz gero, britainiarren indar koloniala gainbehera hasi zen eta, poliki-poliki, lehenago britainiar koloniak izan eta gaur herrialde autonomo eta independenteak direnek [[Commonwealth]] elkartea sortu zuten.
 
Frantsesek Asiaren Hego-ekialdera eta Afrikaren Ipar eta Mendebaldera jo zuten; hau izan zen Europako potentzia handiek beraien artean banatu zuten azken kontinentea. [[Lehen Mundu Gerra]]ren aurreko hamarkadetan, [[Alemania]] ere saiatu zen Afrikako lurralde eta aberastasunak ustiatzen. [[Errusia]]k ere hartu zuen parte kolonizazioan eta ekialdera zabaldu zuen bere inperioa, [[Uralak|Uraletatik]] [[Ozeano BareBarea|Ozeano Bareraino]]raino.
 
XV.mendearen hondarraz gero, aurkikuntza geografikoekin batera munduko mapa zabaldu egin zen. Ordudanik, europarrak beste kontinenteez interesatzen hasi ziren, lurralde nirjinak eta aberastasun ezezagunak baitzituzten hauek. Lau mende iraun zuen kolonizazioaren hasiera izan zen eta ia mundu osoa Europaren mende jarri zuena.
252.705

edits