Edorta Jimenez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Edorta-jimenez.jpg|thumb|rigth|300px|Edorta Jimenez 2007. urteko Durangoko Azokan]]
'''Edorta Jiménez Ormaetxea''' ([[Mundaka]], [[Bizkaia]], [[1953]]ko [[azaroaren 8]]a) [[euskal idazle]]a da. Bai bere izenez baita ''Omar Nabarro'' ezizenez ere idatzi du bere obra bereziki oparoa. [[1985]]etik ia urtero argitaratzen du libururen bat. Nobela eta poesia landu ditu, eta artikulugile ere ibiltzen da. Zalantza barik, [[Bizkaiko idazleen zerrenda|Bizkaiko idazle]] oparoenetarikoa da gaur egun.
 
Irakasle ikasketak egin zituen. Idazketa ez ezik, itzulpena, irakasletza, kazetaritza, telebistako zein zinemako gidoilaritza izan ditu ogibide, bestek beste. Oso idazle oparoa da. Literaturan, ia genero guztiak landu ditu. [[1980ko hamarkada]]n, bost poema liburu eman zituen argitara, Omar Nabarro ezizenarekin: ''Itxas txorien bindikapena'' (1985), ''Egutegi esperimentala'' (1986), ''Gizaueropa'' (1986), ''Gaua zulatzen duten ahausietan'' (1987), eta ''Odoleko eskifaia'' (1989). Hurrengoan, hainbat ipuin bilduma kaleratu zituen: ''Atoiuntzia'' (1990), ''Manhattan'' (1994), ''Hemen datzana da'' (1995), eta ''Laudanoa eta sutautsa'' (1996), besteak beste. Euskal kostaldea eta bertako literatura liburu-sail batean ezagutaraztea da bere egitasmoetako bat. Sail horretakoak dira ''Speed gauak'' (1993), ''Azken fusila'' (1993), eta ''Baleen berbaroa'' (1997) eleberriak, adibidez. Azken liburu horrekin Azkue literatura saria jaso zuen. 1995ean Julene Azpeitia ipuin-lehiaketa irabazi zuen ''Akitaniatik datorren berba berria lanarekin''.
32. lerroa:
* ''Hemen datzana da'' [[1995]], Elkar
* ''Laudanoa eta sutautsa'' [[1996]], Txalaparta
* ''Urdaibaiko ipuin eta kondairak'' 1996, Alfaguara-[[ZubiaZubi]]a
 
=== Beste batzuk ===