«Nafarroako jauregia»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
'''Nafarroako jauregia''' [[Nafarroa]]ko [[Iruñea]] hiriburuan dagoen [[XIX. mendea|XIX. mendeko]] [[jauregi]]a da. [[Nafarroako Foru Aldundia]]ren lehenbiziko egoitza izan zen.
 
[[Fitxategi:Nafar jauregia.JPG|200px|thumb|left|Bere hormetan [[Espainiako GudaGerra Zibila|Espainiako Guda Zibileko]] arrastoak arkupean ikus daitezke, [[1937]]ko [[azaroaren 12]]an eroritako bonba talken ondorioa.]]
 
Proiektuaren ardura [[Jose Nagusia]] arkitektoari eman zitzaion eta [[1840]]an eraikitza lanak hasi ziren. [[Iruñeko Bigarren Zabalgunea]]n kokatzen da, [[Gazteluko plaza]]ko zati bat itxiaz eta aldi berean [[Sarasate pasealekua]]ren mutur batean, aurrealdean [[Foruen monumentua]] duelarik. Elizaren aurkako desamortizazioaren ondoren, Karmelita oinutsien komentuko lursailak probestuz eraiki zen.
 
[[Jauregi]] [[neoklasizismo|neoklasiko]] izakera du, bere arkitektura eta itxurak gainontzeko [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] eraikin instituzionaletan eragina izan zuen. Harlandu sendoa, elementu eta banaketa kalkulatua, eta [[Sarasate pasealekua|Sarasate pasealekura]] begira dagoen aurrealdeko [[doriar ordena]]ko frontis klasiko eta zurruna du.
 
[[XX. mendea]]ren lehen erdialdean, behin antzinako harresiak desagertu ostean, [[1929]]an [[Jose Yarnoz|Jose]] eta [[Javier Yarnoz]] arkitektoek jauregiaren zabaltze lanak hasi zituzten, horretarako jauregia [[Karlos III.a hiribidea|Karlos III.a etorbidea]] eta [[Iruñeko Bigarren Zabalgunea|Iruñeko Bigarren Zabalgunerako]] norantzan handitu zuten, betiere aurreko arkitektur estiloan oinarrituz. Eraikuntzaren aurpegi honetako frontoiaren eskultura eta erliebeak [[1932]]an [[Fructuoso Orduna]]k eginirikoak dira. Bertan Nafarroa, nahiz bere ezaugarriak diren giza eta arte jarduerak irudikatzen dira.
[[Fitxategi:Jardines_Palacio_de_Navarra.JPG|thumb|left|250px|Nafarroako jauregiko lorategiak.]]
Barnekaldean Tronuaren Aretoa nabarmentzen da, bere [[Isabeldar gotiko|isabeldar estiloko]] dotoreziaz handiaz, [[1861]] eta [[1865]]. urteen arten [[Maximiano Hijón]] arkitektoak eraikitze-lanak zuzendu eta bertan parte hartu zuten artista guztiak kontratatu zituelarik. Sarrera gisa eskailera arranditsu bat du.
 
Argiztatutako iturri bat duen lorategi bat ere badu, honetan Iruñean dauden bi [[sekuoia (argipena)|sekuoietako]] bat topatzen da, iruindarren artean ''"Diputazioko Pinua"'' edota ''"Aldundiko Pinua"'' bezala ezaguna dena.
 
[[1896]]an [[Florencio Ansoleaga]]k jauregiaren albo batean Agiritegi Probintziala eraiki zuen, hau [[Nafarroako errege-erreginen jauregia]] dagoen ''Nafarroako Errege Artxibategi Orokorra'' sortu arte erabili zelarik.
252.705

edits