Karmelo Etxenagusia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Replacing category Euskal Herriko apaizak with Bizkaiko apaizak
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
== Bizitza ==
 
[[Iurreta]]n jaioa, apaiz ikasketak [[Gordexola]], [[Arte (argipena)|Artea]] eta [[Gasteiz]]ko seminarioetan egin zituen. [[1955]]ean apaiztu zen [[Begoña]]n eta ondoren [[Derio]] seminarioko irakasle izendatu zuten. Geroago [[Madril]]en eta [[Erroma]]n jarraitu zituen ikasketak.
 
Gaztetatik izan zuen euskara lantzeko grina. Besteak beste, bizkaierako klasikoak, [[Orixe]], [[Xabier Lizardi|Lizardi]], etab. irakurtzen ikasi zuen euskara literarioa. [[1967]]an seminarioko ikasketetan euskara ikasgai bihurtu zuten eta Etxenagusia izan zen irakasle. [[1969]]an, [[Mikel Zarate]]rekin batera, Derioko Udako Ikastaroak sortu zituen, helduen alfabetatzea bultzatzeko. Aldi berean, ikastaro horien inguruan sortu zen [[Labayru ikastegia|Labayru]] ikastegiaren sortzaile eta bultzatzaile esanguratsuenetakoa izan zen.
 
Bilboko elizbarrutian liturgia lanak euskaratzen jardun zuen, beste euskal elizbarrutietako hainbat kideren lankidetzaz, besteak beste, [[Manuel Lekuona]], [[Lino Akesolo]], [[Juan Mari Lekuona|Joan Mari Lekuona]], [[Joxe Mari Aranalde]], etab.
 
[[1995]]eko [[irailaren 8]]an Bilboko gotzain laguntzaile izendatu zuten eta kargu horretan iraun zuen [[2008]]ko apirilean erretiratu zen arte. [[Apirilaren 24]]an ohorezko euskaltzain izendatu zuten. [[2008]]ko [[azaroaren 6]]an hil zen Bilboko Begoña auzoko Andre Maria Zuriaren ospitalean, uste gabeko gaixoaldi baten ondoren.