«Wim Kok»: berrikuspenen arteko aldeak

50 bytes added ,  Duela 5 urte
t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Bot: hizkuntza arteko 31 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q221411 orrian)
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
Ikasketak bukatuta, [[1961]]ean, Eraikuntzako Sindikatuen Holandar Federazioaren nazioarteko bulegoan sartu zen. [[1965]]ean, Ekonomia Arazoetako Sailean hasi zen lanean, eta idazkari hautatu zuten [[1967]]an. Bi urte geroago, Sindikatuen Holandar Federazioaren idazkaritza eskaini zioten, eta erakunde horretako lehendakari izan zen [[1973]]tik [[1985]]era. Sindikatuen Holandar Federazioak eta Sindikatu Katolikoen Holandar Federazioak bat egin zutenean ere, erakunde berriko lehendakari izan zen.
 
[[1986]]an, aulkia lortu zuen Herbehereetako Legebiltzarrean. [[1989]]an, Finantzen ministro eta lehen ministrorde izendatu zuen lehen ministroak, [[Ruud Lubbers]] [[demokrata-kristau]]ak. Urte horretan bertan, Internazional Sozialistaren lehendakari hautatu zuten. [[1991]]n, [[Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea|OCDE]] Ekonomia Lankidetzarako eta Garapenerako Erakundearen batzordeburua izan zen, eta Europako Batasuneko Ekonomia eta Finantzen Ministro Batzordeko lehendakari. [[1994]]ko hauteskunde orokorretan, Wim Kok izan zen boto gehien jaso zuen hautagaia, eta, negoziazio luzeen ondoren, hiru alderdiko koalizio-gobernu sozialdemokrata-liberala osatzeko agindu zion Beatriz erreginak.
 
{{commonskat}}
252.705

edits