Ulrike Meinhof: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
4. lerroa:
Filosofia, pedagogía, soziologia eta alemaniera ikasi zituen [[Marburgo]]ko eta [[Münster]]reko Unibertsitateetan Ikasle Sozialisten Mugimenduko (Sozialistischer Deutschen Studentenbund) kide izanik.
 
Gero, [[ekologismo|nuklearren aurkako mugimenduan]] inplikatu zen, ezker erradikaleko ''Konkret'' aldizkariko erredaktorea zelarik. [[1970]] urte inguruan, ezker [[marxismo|marxistak]] erabiltzen zituen ohiko borroka neurrien eraginkortasun ezaren aurrean, [[Andreas Baader]] espetxetik ihes egiten lagundu zuen, eta ondoren, bankuen desjabetzetan (lapurretan) eta lantegi eta [[Ameriketako Estatu BatuBatuak|Ameriketako Estatu Batuen]]en base militarren aurkako bonba bidezko atentatuetan parte hartu zuen. Alemaniako prentsak "Baader-Meinhof" taldea bezala izendatu zuen mugimendu hura. Taldeak egin zituen saiakera eta manifestu ugari Ulrikek berak idatzi zituen, [[hiriko gerrilla]] kontzeptua teorizatuz, gizaki komunaren esplotazioa eta sistema [[kapitalismo|kapitalistaren]] [[inperialismo]]a borrokatzeko erabilia.
 
[[1972]]an atzemanda [[Langenhagen]]en, 8 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Behin betiko epaiketa garatzen ari zen bitartean, non fiskalak biziarteko zigorra eskatzen zuen, [[1976]]ko [[maiatzaren 9]]an (Bigarren Mundu Gerran nazien porrotaren urteurrena) hilda aurkitu zuten bere gelaxkan, teilatuan urkaturik. Gobernu alemandarrak bere buruaz beste egin zuela argudiatu zuen, ikerketa batzorde batek tesi hori bultzatu zuelarik. Izan ere, oraindik kasuarekiko zalantza ugari dago eta baliteke Gobernuaren erailketa bat izatea.