Pi L.T.: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Π L.T.''' edo '''Pi L.T.''' [[1992|1992-an]] sortutako [[Mungia]]ko ([[Bizkaia]]) [[Metal]] taldea da. [[1990eko hamarkada]] hasieran hasi zen proiektu hau [[Rafa Rueda]], Txarli, Aitor eta Xanperen bitartez.
 
[[Gaztea|Euskadi GazteaGazteako]]ko [[1995]]eko maketa lehiaketa irabazi ostean, beraien lehen diskoa kaleratu zuten [[Esan Ozenki Records|Esan Ozenki]] zigiluaren bitartez. Disko hau, ''riff'' metaleroez eta soinu astunaz jositako diskoa izan zen eta ''Hil da jainkoa'' [[single|single-a]] oso ezaguna egin zen [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] txoko guztietan.
 
Bi urte geroago ([[1997]]), bigarren diska kaleratu zuten (''Denbora'') zigilu berdinarekin. Disko hau, beraien lehen lana baino elaboratuago eta esperimentalagoa izan zen. Baina nahiz eta kritika oso onak jaso, lehen diskoak baino kopia gutxiago saldu zituen. Hala ere, [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] metal panoraman talde garrantzitsuenetakoa zela garbi utzi zuten.
15. lerroa:
Mungiako (Bizkaia) talde ausart honek euskal rock eta metalari aire berria eman zien 90eko hamarkadan, eta agerian utzi zuen irudimenez eta aurreiritzirik gabe oso urrun hel daitekeela. Bost disko kaleratu zituzten, eta Euskal Herritik kanpo ere jarraitzaile asko lortu zituzten. Taldeak azkena eman ostean, [[Rafa Rueda]] abeslari eta gitarristak bakarkako bideari ekin dio.
 
Broken Bihotz taldeko Rafa Rueda (ahotsa eta gitarra) Aitor Abio (teklatuak) eta Jose Manuel Sampedro Xanpe-rekin (bateria) elkartu zen 1993an, rockaren barruan bestelako bide batzuk arakatzeko. Broken Bihotzekin pop-rock disko bat argitaratua zuen Ruedak, Denborak izen gradua galtzen duenean ([[IZ]], 1992), eta Xanpe D69 eta Sentencia taldeetan ibilia zen. Hirukoteak osatu zuen taldearen ardatza, baina berehala Txarli Solano (baxua) batu zitzaien. Artean izenik ez zutela, entsegu batean lokaleko argia joan egin zen, eta grabagailua 3 minutu eta 14 segundotan gelditu zen. Lapsus tempore haren ostean, bazuten izena: PiLT. Lokalean bi maketa grabatu, eta bakarra saldu zuten. Hortik aurrera, gurpil zorora igo ziren: [[Gaztea|Euskadi GazteaGazteako]]ko V. Maketa Lehiaketa irabazi zuten, Egin Txotx! lehiaketarako sailkatu, Bilbo Hiria pop-rock lehiaketan akzesita jaso...
 
Leioako (Bizkaia) Ama Irlandarren Ikastetxean grabatu zuten lehen diskoa, zuzenean eta zortzi egunean. Jose Lastrak grabatu zuen, aldageletan estudio txiki bat egokituta. Rocka, metala eta funky doinuak batu zituzten [[Pi.L.T]] estreinako lanean ([[Esan Ozenki Records|Esan Ozenki]], 1996), nazioarteko eragin indartsu eta berritzaileak bereganatuta. Ruedak "adreilu" hitzarekin definitu zuen diskoaren edukia. [["Hil da Jainkoa"]] lehen singleak ate asko zabaldu zizkien, baina entzule asko azalean gelditu ziren. Ideia berritzaile asko ekarri zituzten, eta zuzenekoetan probokazioarekin eta performance-arekin jokatzen zuten: buzo zuriekin edota dantzariz jantzita, bidoiak jotzen... Teklatuaren erabilera nabarmentzekoa zen: «Beti iruditu zaigu teklatua gaizki aprobetxatutako elementua dela, kutsu despektibo edo berbeneroa duena. Teklatua errebindikatu nahi genuen; gainera, rockarekin izan ditzakeen konbinazioak itzelak dira» (1). [[Unai Iturriaga]] bertsolariak idatzi zituen bi kanturen hitzak, "Erraietatik" eta "Betirako ameskaitza", eta bitxikeria gisa, inprobisaturiko pare bat pasarte instrumental ere jaso zituzten, "Jolasean I" eta "Jolasean II".
 
Kontzertu ugari egiten hasi ziren, eta horietako batean Clawfinger taldearekin harreman ona egin zuten. Horren ondorioz, elkarrekin kontzertu gehiago egitera gonbidatu zituzten norvegiarrek, esaterako Akizeko (Frantzia) nazioarteko jaialdian, 1997an. Urte berean, L´asturianu muévese Asturiasko hizkuntzaren aldeko bildumarako "Hil da jainkoa"-ren asturierazko moldaketa grabatu zuten (Dios ya morrió), Dixebra taldeko abeslari Xulio Eliperen laguntzarekin; halaber, Ikastola berria eraik dezagun Zuberoan bildumarako (Esan Ozenki, 1997) Aldapeko herri kantua moldatu zuten.
29. lerroa:
Ordurako, Rafa Rueda hasia zen beste bide batzuk urratzen, Txuma Murugarrenen musikari gisa, baina baita bakarlari gisa ere. Bakarkako lehen diskoa atera ondoren, Kea (Metak, 2003), PI.L.T.ek azken diskoa kaleratu zuen, [[Game Over]] izenburu aski zehatzekoa (Metak, 2004). Abio teklatu jotzaileak taldea utzi, eta beste hirurak Azkarateko [[Katarain estudioa]]n sartu ziren. Xanpek ekoitzi zuen, Angel Katarainekin batera. Teklaturik gabe, emaitza ez da hain aberatsa, eta gertuago dago stoner eta rocketik. Handik gutxira, taldea desegin egin zen.
 
Geroztik, Rafa Ruedak bakarkako bideari eutsi dio, Saredun eskua ([[Gaztelupeko Hotsak]], 2006) eta Zuhaitz okerretan gora noa (Autoekoizpena, 2008) kaleratu ditu, eta ekoizpen lanak egin ditu beste musikari batzuentzat ([[Petti]]). [[Lauaxeta|Estepan Urkiaga]] [[Lauaxeta]]-ren omenezko Ehungarrenean hamaika diskoa ere (Gaztelupeko Hotsak, 2005) koordinatu du. Xanpe, berriz, [[Gu Ta Gutarrak]] taldearekin aritu da, eta David Gonzalezek baxua jo du [[Gari]] eta Pettiren taldeetan, bere talde propioa sortu du ([[Cobra]]) eta gaur egun [[Berri Txarrak]] taldeko kidea da.
 
== Diskografia ==
 
<li>Π L.T. ([[Esan Ozenki Records|Esan Ozenki]])
<li>Denbora ([[Esan Ozenki Records|Esan Ozenki]])
<li>3 ([[Esan Ozenki Records|Esan Ozenki]])
<li>Denbora ([[Metak]])
<li>Game Over ([[Metak]])