Peter Stein: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 10 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q64421 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
== Biografia ==
 
Gerra ondoko berrikuntza giroan hazi zen. Germanistika eta artearen historia ikasi zituen, eta [[Fritz Kortner]]ren laguntzaile izan zen [[Munich]]eko Kammerspielen. Han izenpetu zuen Steinek bere lehenengo lana, [[Edward Bond]]en ''Salbatuak ''(1967). [[Bremen]], [[Zürich|Zurich]] eta [[Franckfurt]]en egon zen ondoren.
 
[[1970]]ean Mendebaldeko Berlingo Schaubühneko zuzendari-artistiko izendatu zuten; kalitatezko aukera berri bat izan zen Stein buru izan zen bitartean. [[1986]]an utzi zuen Steinek erakunde hori eta Berlinera joan zen berriz ere. Salzburgoko Jaialdiko zuzendari izan zen [[Gérard Mortier]]rekin batera. [[1968]]an, Munichen zela, [[Peter Weiss]]en ''Vietnami buruzko hitzaldia ''zuzendu zuen. 1969an, Bremenen, [[Johann Wolfgang von Goethe|Goetheren]]ren ''Torquato Tasso''ren bertsio bat egin zuen.
 
[[1970]]ean Schaubühnera iritsi zenean Steinek [[Brecht]]en ''Ama ''antolatu zuen. Handik urtebetara, ''Peer Gynt ''osatu zuen, [[XIX. mendemendea|XIX. mendeko]]ko burgesen indibidualismoaren mitoa erakusten zuena. Iraganeko antzerkia Kleisten ''Hombourgeko printzea ''(1972), Gorkiren ''Udatiarrak ''(1974), Shakespeareren ''Zuk nahi bezala ''(1977) eta gaur egungoa elkartzen zituen, besteak beste, [[Botho Strauss]]en lanarekin (''Handia eta txikia, ''1978; ''Parkea, ''1984). ''Orestiada ''(1980) izan zen Steinen lanaren beste gailurretako bat. Greziar tragedia zehaztasun handiz berregin zuen Steinek, [[espresionismo]]aren bidetik. [[1984]]an ''Hiru ahizpak ''eta 1989an ''Gereziondoa ''osatu zituen.
 
{{DEFAULTSORT:Stein, Peter}}