t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen) |
|||
'''Kaiman uharteetako itsas hobia''', [[Jamaika]] eta [[Kaiman uharteak|Kaiman uharteen]] artean, [[Karibe itsasoa]]ren mendebaldeko zatian, itsas ohantzean goragune dibergente bat duen [[faila transformante]]ko gune konplexu bat da.
Itsas hobia [[Ipar Amerikako plaka]]ren eta [[Karibeko plaka]]ren arteko muga tektonikoaren zati da. [[Haizearen pasaia|Haizeen Pasabidea]] deritzon [[itsasarte]]tik, [[Sierra Maestra]]ren hegoaldean gurutzatuz, [[Kuba]]n, [[Guatemala]]raino hedatzen da. Elementu geografikoak, lurrazalean jarraitzen du, han [[Motagua faila]] deritzo, Guatemala zeharkatzen duena eta [[Ozeano Barea]]n sartzen da, non [[Erdialdeko Amerikako itsas hobia]]ren subdukzio gunearekin mozten den. Fosa hau, nahiko estua da, eta ekialde ipar-ekialdetik mendebalde hego-mendebalderanzko noranzkoan doa. Fosak, 7.686 metroko gehienezko sakonera du, Karibe itsasoko punturik sakonena delarik. Fosaren barnean, itsaspeko goragune bat dago, motelki garatzen dena iparraldetik hegoalderanzko noranzkoan, eta falla nagusiaren gainean muntatutako 420 kilometro inguruko faila baten ondorio izango litzatekeena.
[[Eozeno]]an, itsas hobiak, [[Kaiman uharteetako mendilerroa]]ren [[sumendi arku]]a eta [[Sierra Maestra]]ko lurralde bolkanikoa Kuban, iparraldean eratu zituen subdukzio gune bat zuen. Ipar-ekialderantz mugitzean, [[Karibe Plaka]]k, Kubako mikroplakan zehar subdukzio bat jasan zuen (Sigurdsson).
|