Leinu gerrak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
49. lerroa:
[[Behe Erdi Aroa]]n, [[feudalismo|sistema feudalaren]] lehenengo arazo larriak sortu ziren: [[Ehun Urteko Gerra]] (1337 - 1453), ''[[Jacquerie]]'' (1358), [[Florentzia]]ko ''ciompie'' (1378 eta 1382) eta [[Bohemia]]ko ''Tabori''ekin. [[Euskal Herria]] ez zen salbuespena izan. [[Izurrite Beltza]]ren eraginez, gosetea eta heriotzak etorri ziren, demografiak behera eginez. Horrela, jauntxoek hartzen zituzten errentak behera egin eta leinuak talde sozial antagoniko bihurtu zirenean, bandoak sortu ziren. Nekazariek nobleen orubeak utzi eta [[hiribildu]]etara alde egin zuten. Nekazari-errentaren galerari gehitu behar zaio [[Errekonkista|musulmanei hartutako lur-sailen]] eta harrapakinen banaketa bertan behera gelditzea<ref name="Ahaide">{{Erreferentzia|url=http://www.puntubi.com/testuinguruak/ahaidenagusi.htm|egilea=www.puntubi.com|izenburua=Ahaide nagusiak }}</ref>.
 
Erdi Aroko pentsaera ulertzea ez da erraza. Borroka askoren atzean arrazoi ekonomikoak izan arren ez da gutxietsi behar zaldunen artean ohoreak, jaiotetxeak edo abizenak zuten garrantzia. Horrela ulertu daiteke zergatik behi baten gorabeheran familia arteko gerra bat piztu zitekeen. Oinaztarren artean lehenengo Ahaide Nagusianagusia Azpeitiko Oinaz eta Loiola leinua izan zen. Gipuzkoako mugaren defentsan aritzeagatik hainbat mesede jaso zituen leinu honek, koroarengandik eta inguruko leinuek nagusitasuna onartu zioten. Gero lazkanotarrak izan ziren buruzagitza horren lekukoak hartu zutenak, ezkontza eta tregua zenbaiten bidez. Oinaztarren jarraitzaile ziren, besteak beste: Amezketa leinua, Beasaingo iartzatarrak, Hernaniko Alzega Etxea, Untzueta, Berastegi, Astigarragako Murgia...Ganboatarren artean Ahaide Nagusianagusia Olasoko jauna zen, Martin Ruiz Ganboakoa, ganboatarren bandoari izena eman ziona. Baina Oñatiko Gebara familiak botere handia zuen, Arabako mendozatarrekin ahaidetua baitzegoen. Dena den, ezin dira konparatu Gipuzkoa eta Bizkaiko Ahaide Nagusiaknagusiak, Araba eta Gaztelakoekin, azkenekoek lur eta botere gehiago zuten.
 
Oinaztar eta ganboatarren arteko tira-birak ez ziren nolanahikoak izan XIV. mendean hasi ziren krisiaren lehenengo sintomak Nafarroako mugan, edo "gaizkileen mugan", esaten zitzaion bezala. Ganboatarrak Gipuzkoako itsasaldean eta hirietan aurkitzen ziren gehienbat. Hiri sortu berrien eta merkataritzaren kontrola zuten helburu. Oinaztarren artean, gehienak nekazal jauntxoak ziren, antzinako sistema bati eutsi nahi ziotenak. Nafarroako mugan lapurreta eta "malefizio" asko egin zituzten oinaztarrek. Muga hori ez zitzaien oinaztarrei komeni, mugarik gabeko lurrak abeltzaintzarako erabiltzen baitzituzten betidanik.