«Leinu gerrak»: berrikuspenen arteko aldeak

1.115 bytes added ,  Duela 5 urte
ez dago edizio laburpenik
 
Erdi Aroko pentsaera ulertzea ez da erraza. Borroka askoren atzean arrazoi ejonomikoak izan arren ez da gutxietsi behar zaldunen artean ohoreak, jaiotetxeak edo abizenak zuten garrantzia. Horrela ulertu daiteke zergatik behi baten gorabeheran familia arteko gerra bat piztu zitekeen. Oinaztarren artean lehenengo Ahaide Nagusia Azpeitiko Oinaz eta Loiola leinua izan zen. Gipuzkoako mugaren defentsan aritzeagatik hainbat mesede jaso zituen leinu honek, koroarengandik eta inguruko leinuek nagusitasuna onartu zioten. Gero lazkanotarrak izan ziren buruzagitza horren lekukoak gartu zutenak, ezkontza eta tregua zenbaiten bidez. Oiaztarren jarraitzaile ziren, besteak beste: Amezketa leinua, Beasaingo iartzatarrak, Hernaniko Alzegs Etxea, Untzueta, Berastegi, Astigarragako Murgia...Ganboatarren artean Ahaide Nagusia Olasoko jauna zen, Martin Ruiz Ganboakoa, ganboatarren bandoari izena eman ziona. Baina Oñatiko Gebara familiak botere handia zuen, Arabako mendozatarrekin ahaidetua baitzegoen. Dena den, ezin dira konparatu Gipuzkoa eta Bizkaiko Ahaide Nagusiak, Araba eta Gaztelakoekin, azkenekoek lur eta botere gehiago zuten.
 
Oinaztar eta ganboatarren arteko tira-birak ez ziren nolanahikoak izan XIV. mendean hasi ziren krisiaren lehenengo sintomak Nafarroako mugan, edo "gaizkileen mugan", esaten zitzaion bezala. Ganboatarrak Gipuzkoako itsasaldean eta hirietan aurkitzen ziren gehienbat. Hiri sortu berrien eta merkataritzaren kontrola zuten helburu. Oinaztarren artran, gehienak nekazal jauntxoak ziren, antzinako sistema bati eutsi nahi ziotrnak. Nafarroako mugan lapurreta eta "malefizio" asko egin zituzten oinaztarrek. Muga hori ez zitzaien oinaztarrei komeni, mugarik gabeko lurrak abeltzaintzarako erabiltzen baitzituzten betidanik.
Lazkanotarrak (oinaztarren buru) mugan izandako eraso eta lapurreta askoren erantzule ziren eta Nafarroako tropek behin baino gehiagotan egin zuten beraien kontra. Beotibarko bataila da borroka horietan ezagunena: 1321ean oinaztarrek Gorritiko nafar gaztelua bereganatu zuten eta errepresalia moduan Nafarroako tropek Berastegi erre eta Gazteluko dorrea eskuratu zuten. Baina bueltakoan oinaztarren segada batean erori ziren Beotibarren. Mitoak dio 1000 lagun hil zirela bertan, handikeria bat.
 
Gatazkaren helburu nagusia ondasunak eta estatus soziala mantentzea zen, erregeak eratutako hiribilduekin txikiagotu egiten zutenak. [[Lope Gartzia Salazar]] historialari bandokidearen esanetan, aldiz, lurrean inoren parekorik ez zuena (''quién valía más en la tierra'') edo, [[XVI. mendea|XVI. mendeko]] [[Juan Victoria]] elizgizonaren esanetan, nor zer gehiago eta nork agintzen zuen gehiago (''cuál ser más y mandar más'') adierazteko borrokatzen zuten. Edonola ere, guztiek gauza bera esaten zuten: ondasunak eta [[ohore]]agatik borrokatzen zutela. Izan ere, bandokideen artean kode etiko bat zegoen, arau zehatzak zituena: arrazoirik gabe gerra ez deklaratzea, tregoak ez haustea, traizioz ez hiltzea, hitza betetzea, eta abar<ref name=tubal/>.
13

edits