«Leinu gerrak»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
 
Orduko gatazkak hiru motatakoak izan ziren: [[noblezia]]ren eta [[Nekazaritza|laborarien]] artekoak, nobleziaren eta [[hiribildu]]en artekoak; eta nobleen artekoak. Azken mota horretakoa da, berez, bando gerretan izandakoa. [[Gaztelako Koroa]]ren pean zeuden herrialdeetako landa lurretako nobleak bi leinuren inguruan bildu ziren: batzuk [[Ganboa leinua]]ren inguruan, eta besteak [[Oinaz leinua]]ren inguruan. Horrela sortu ziren bi bandoak: [[ganboatar]]rena eta [[oinaztar]]rena.
Hiriko biztanleen iritziz, nobleak etsaiak, tiranoak eta kriminalak ziren, haien jarduerek kalte handia egiten baitzieten lurralde guztietako gizarteari eta ekonomiari. Zenbait ordenantzanezarri zituzten, leinu horietakoei itunak egitea eta batzea debekatzeko.
Nobleak beren errentek behera egin zutela ohartu zirenean, basoak eta herri-lurrak eskuratzen saiatu ziren eta nekazarien ondasunak arpilatu, erre eta lapurtu zituzten. Egoera gero eta larriagoa zenez, nekazariek hiribilduetara emigratzea erabaki zuten.
== Gudulariak ==
{{Sakontzeko|Ahaide nagusiak}}
Leinuak [[Ahaide nagusiak|ahaide nagusiek]] zuzenduriko eta odolezko loturak elkartutako gizatalde zabalak izan ziren. Gailurrean ahaide nagusiak zeuden, aberastasun eta ondasun gehiago zituztenak eta, hauei lotuta, gomendatuak (''encomendados''), hau da, segurtasunaren truke lana edo dirua ematen zituztenak; meniatuak (''atreguados'') babesaren truke ahaide nagusiarekin konpromiso pertsonala hartzen zuten lagunak; auzi-ihesean kondenatuak (''encartados'') eta etzanak (''acostados'') janari eta ostaturen truke gudarostea osatzen zuten bigarren seme txiroak zeuden<ref name=tubal>{{Erreferentzia| abizena1 = Bazán| izena1 = Iñaki| izenburua = De Túbal a Aitor. Historia de Vasconia| urtea = [[2006]]| lekua = [[Madril]]| argitaletxea = La Esfera de los Libros| isbn = 94-9734-570-3}}</ref>.
 
Ahaide nagusiak, hasieran lurraldeen, artaldeen jabe ziren.Geroago hainbat ola eta errotaren jabe.
Ahaide nagusien arteko borrokak areagotu egin ziren nagusi zen taldearen zailtasunak larritu egin zirenean, euskal nobleziako familia taldeen errenta mailak behera egin zuenean eta gizarte osoak XIV. mendeko beheraldiaren ondorioak jasan zituenean
 
Hona hemen bando biak osatzen zituzten leinu nagusiak:
Bando gerren berri ematen digun lehenengo iturri nagusia [[Lope Gartzia Salazar]]ren ''[[Istoria de las bienandanças e fortunas|Las Bienandanças e Fortunas]]'' liburua da, [[1471]]n idatzia, hau da, ia gerren amaieran.
 
Gerrak Arrasate suntsitu zuen 1148an eta zenbait gudu odoltsu izan ziren, adibidez Elorriokoa. Ahaide nagusiak garaitzeko, ermandadeak Gaztelako koroarekin batu ziren, Errege-erregina katolikoen garaian, eta ahaide nagusi askoren dorretxeak suntsitu zituzten.
Gerrak, krisia gogortu zuen. Produktu emankor-etenkitsuak ekoizten eta azpiegiturak berritzen eta sendotzen beren irabaziak xahutu beharrean, handikiek, gatazkak hartaraturik, etxeak eta dorretxeak gotortzen xahutu zituzten. Lanean aritu beharrean soladadu joan behar izan zuten gizonezkoek. Gerrak, (erreketak, hilketak...) ekarri zituzten. Zerbait egin behar eta, Anaidiak sortzen hasi ziren eta Ahaide nagusien dorretxeak eraisten. Bien bitartean hiribilduak indartu.
 
Nahiz eta [[Pablo Gorosabel]]ek [[Ulibarri]]ko baseliza batean prozesio baten eztabaidaren ondorioz gerra sortu zuelakoaren kondaira aipatu<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.ingeba.org/klasikoa/noticia/not02/n2279288.htm|izenburua=Noticia de las cosas memorables de Guipúzcoa|izena1=Pablo|abizena1=Gorosabel|egilea1-lotura=Pablo Gorosabel|alea=I.I De los parientes mayores}}</ref>, gatazkaren hasieran [[Gaztelako Erresuma]]n [[Trastamara leinua]]ren ahulezia eta [[gerra zibil]]a nagusiak ziren. Gainera, [[1379]]an [[Joanes I.a Gaztelakoa|Joanes Gaztelakoak]] amaren partez jarauntsitako [[Bizkaiko Jaurerria]] aitaren partez jarauntsitako [[Gaztelako Koroa]]ri erantsi zion, bizkaitarren atsekaberako. Mende horren hasieran eratutako hiribilduetan, batez ere [[Bilbo]]n eta [[Bermeo]]n, bertoko jauntxoek udal boterea lortzeko elkarren kontra aritu ziren, nekazal-noblezia bere feudoaren ondasunak murriztuz ikusten zuenean.
13

edits