Leinu gerrak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
46. lerroa:
 
Gatazkaren helburu nagusia ondasunak eta estatus soziala mantentzea zen, erregeak eratutako hiribilduekin txikiagotu egiten zutenak. [[Lope Gartzia Salazar]] historialari bandokidearen esanetan, aldiz, lurrean inoren parekorik ez zuena (''quién valía más en la tierra'') edo, [[XVI. mendea|XVI. mendeko]] [[Juan Victoria]] elizgizonaren esanetan, nor zer gehiago eta nork agintzen zuen gehiago (''cuál ser más y mandar más'') adierazteko borrokatzen zuten. Edonola ere, guztiek gauza bera esaten zuten: ondasunak eta [[ohore]]agatik borrokatzen zutela. Izan ere, bandokideen artean kode etiko bat zegoen, arau zehatzak zituena: arrazoirik gabe gerra ez deklaratzea, tregoak ez haustea, traizioz ez hiltzea, hitza betetzea, eta abar<ref name=tubal/>.
 
Gatazka horien jatorriaren eta kausen argibideak eman nahiak liburu asko sorrarazi ditu eta era askotako interpretazioak proposatu izan dira horri buruz.
 
== Gatazka ==
Bando gerren berri ematen digun lehenengo iturri nagusia [[Lope Gartzia Salazar]]ren ''[[Istoria de las bienandanças e fortunas|Las Bienandanças e Fortunas]]'' liburua da, [[1471]]n idatzia, hau da, ia gerren amaieran.
 
Gerrak Arrasate suntsitu zuen 1148an eta zenbait gudu odoltsu izan ziren, adibidez Elorriokoa. Ahaide nagusiak garaitzeko, ermandadeak Gaztelako koroarekin batu ziren, Errege-erregina katolikoen garaian, eta ahaide nagusi askoren dorretxeak suntsitu zituzten.
Gerrak, krisia gogortu zuen. Produktu emankor-etenkitsuak ekoizten eta azpiegiturak berritzen eta sendotzen beren irabaziak xahutu beharrean, handikiek, gatazkak hartaraturik, etxeak eta dorretxeak gotortzen xahutu zituzten. Lanean aritu beharrean soladadu joan behar izan zuten gizonezkoek. Gerrak, (erreketak, hilketak...) ekarri zituzten. Zerbait egin behar eta, Anaidiak sortzen hasi ziren eta Ahaide nagusien dorretxeak eraisten. Bien bitartean hiribilduak indartu.
 
Nahiz eta [[Pablo Gorosabel]]ek [[Ulibarri]]ko baseliza batean prozesio baten eztabaidaren ondorioz gerra sortu zuelakoaren kondaira aipatu<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.ingeba.org/klasikoa/noticia/not02/n2279288.htm|izenburua=Noticia de las cosas memorables de Guipúzcoa|izena1=Pablo|abizena1=Gorosabel|egilea1-lotura=Pablo Gorosabel|alea=I.I De los parientes mayores}}</ref>, gatazkaren hasieran [[Gaztelako Erresuma]]n [[Trastamara leinua]]ren ahulezia eta [[gerra zibil]]a nagusiak ziren. Gainera, [[1379]]an [[Joanes I.a Gaztelakoa|Joanes Gaztelakoak]] amaren partez jarauntsitako [[Bizkaiko Jaurerria]] aitaren partez jarauntsitako [[Gaztelako Koroa]]ri erantsi zion, bizkaitarren atsekaberako. Mende horren hasieran eratutako hiribilduetan, batez ere [[Bilbo]]n eta [[Bermeo]]n, bertoko jauntxoek udal boterea lortzeko elkarren kontra aritu ziren, nekazal-noblezia bere feudoaren ondasunak murriztuz ikusten zuenean.