Leinu gerrak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
29. lerroa:
 
Orduko gatazkak hiru motatakoak izan ziren: [[noblezia]]ren eta [[Nekazaritza|laborarien]] artekoak, nobleziaren eta [[hiribildu]]en artekoak; eta nobleen artekoak. Azken mota horretakoa da, berez, bando gerretan izandakoa. [[Gaztelako Koroa]]ren pean zeuden herrialdeetako landa lurretako nobleak bi leinuren inguruan bildu ziren: batzuk [[Ganboa leinua]]ren inguruan, eta besteak [[Oinaz leinua]]ren inguruan. Horrela sortu ziren bi bandoak: [[ganboatar]]rena eta [[oinaztar]]rena.
 
Hiriko biztanleen iritziz, nobleak etsaiak, tiranoak eta kriminalak ziren, haien jarduerek kalte handia egiten baitzieten lurralde guztietako gizarteari eta ekonomiari. Zenbait ordenantzanezarri zituzten, leinu horietakoei itunak egitea eta batzea debekatzeko.
Nobleak beren errentek behera egin zutela ohartu zirenean, basoak eta herri-lurrak eskuratzen saiatu ziren eta nekazarien ondasunak arpilatu, erre eta lapurtu zituzten. Egoera gero eta larriagoa zenez, nekazariek hiribilduetara emigratzea erabaki zuten.
 
 
 
== Gudulariak ==
{{Sakontzeko|Ahaide nagusiak}}