Oinaztar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Blason fam es Mendoza.svg|thumb|Mendoza sendiaren armarria.]]
 
'''Oinaztarrak''' Oinaz leinu gipuzkoarrekoak ziren, azpeitiar jatorrizkoak, [[Nafarroako Erresuma]]ri Gaztelak konkistatutako mendebaldeko herrialdeetan bizi zirenak. Oinaztarrek [[Gaztelako Erresuma]]ren alde egin zuten eta [[Erdi Aroa]]n lapurketak eta erasoak egiten zituzten Nafarroa Garaiko lurretan sartuz. Nafarroako erresumako [[beaumondar]]rak zituzten lagun, Gaztelako erresumaren zerbitzupean, euskaldunen errege nafarren aurka eginez. Oinaztarrek [[Mendoza sendia]] ukan zuten buru garai batean eta [[Uribarri Ganboa]]ko ingurune arabarrean kokatuta zeuden euren defendatzaileak. Halaber, [[Goierri]] eta [[Urola]] aldeko biztanleak bando honekin lerratuta zeuden, eta Lazkao familiakoak hauen artean nabarmentzekoa da. Bizkaia aldean, Muxika-Butroe familiak eta Nafarroan Biana-Lerin (beaumondarrak) aipatzekoak dira. Nekazari eta abeltzainak ziren nagusiki.Oinaztarrak, oinaz familiakoak ziren eta haien alde jokatu zuten Belasko, Olaso, Gebara eta Abendaño familiek
 
[[Ignazio Loiolakoa]] leinuaren aldeko pertsonaia ezagunen artean dugu, bandokide famatu hauekin batera: Petri Abendañokoa, Juan Alontso Muxikakoa, Diego Santxez Basurtukoa, Juan Abendañokoa, Otxoa Butroikoa, Gomez Gonzalez Butroikoa, Juan Ibarguen eta Gonzalez Gomez Butroikoa.