«Pitagoras»: berrikuspenen arteko aldeak

1.199 bytes added ,  Duela 5 urte
ez dago edizio laburpenik
t (85.84.140.72 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
 
Azkenik, matxinada demokratiko bat ere izan zen pitagorikoek bultzaturiko erregimen aristokratikoaren aurka. Horren ondorioz, jazarpen luzea jasan behar izan zuten pitagorikoek eratuak zituzten komunitate guztietan. Pitagorasek [[Metaponto]] hirian aurkitu zuen babesa, eta han hil omen zen.<ref>Franco Volpi: ''Ibid.''.</ref> Pitagorikoen aurkako jazarpenean asko hil ziren. Bakan batzuek ihes egin zuten, eta sektatzat iraun zuten [[K. a. IV. mende]] arte.
 
== Aurkipenak ==
 
=== Astronomian ===
Pitagorasek Lurra unibertsoaren erdigunea zela uste zuen eta ilargiaren orbita lurreko ekuatorerantz iklinaturik zegoela, eta gaueko eta goizeko izarrak planeta berdina (artizarra) zela aurkitu zuen lehen izar ezberdinak zirela uste baizuten. Horretaz gain berak sortutako eskola pitagorikoko beste zientzialeri bati (Sirakusako Hicetas) atxikitzen zaio lurrak bere buruaren inguruan duen errorazioaren aurkipena.
 
=== Matematiketan ===
Matematikeatan aurkipen oso garrantstsuak izan zituen Pitagorasek
 
Pitagorasen teorema: Triangelu zuzen batean bi katetoek sorturiko karratuak baturik hipotenusak sorturiko karratu bera lortuko dute. Nahiz eta esaten den indiako eta babiloniako matematikariek lehendik ezagutzen zuten teorema Pitagorikoak izan ziren formalki azaldu eta fragatu zutenak.
 
Solido perfektuak: Pitagorikoak izan ziren bakarrik 5 poliedro erregular existitzen zirela aurkitu zutenak, uste da Pitagorasek laugarrenerarte zekiela nola osatu, baina bostgarrena Hipaso Metapontokoak (K.a.470) aurkitu zuen.
 
Triangeluko barne angluak: Eskola pitagorikoak aurkitu zuen triangelu baten barne angeluen batura bi angelu zuzenen baturaren berdina zela.
 
== Erreferentziak ==