Umetoki-tronpa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Female genitalia frontal cross-section lotu du, Wikidataren arabera.
No edit summary
3. lerroa:
'''Umetoki-tronpa''', '''Fallopioren tronpa''' ere deitua [[Gabriel Fallopio]] italiar anatomia-ikertzailearen omenez, [[obulutegi]]ak eta [[umetoki]]a lotzen dituzten bi hodietako bakoitza da. 10-12 bat cmko luzera duten hodi hauetan zehar lerratzen da [[obulu]]a umetokira iristeko.
 
Muturrak [[inbutu]] itxura du eta hatz moduko luzakin batzuk izaten ditu (infundibulua esaten zaie luzakin horiei), obulua hartzeko zeregina dutenak. Fallopioren hodiak ez daude obulutegiari lotuta. Gihar organoak dira, eta paretetan [[epitelio]] [[zilio|ziliatua]] dute. Zilioen higialdiak, [[muskulugihar-uzkurdura|muskulugihar-uzkurdurekin]] batera, umetokirantz bultzatzen du obulua. Obulutegi aldeko hodi muturretik hurbil ernaldu ohi da obulua.
 
Umetoki-tronpek zeregin garrantzitsua dute ugalketan, eta bertan edozein aldaketa gertatuz gero emakumea antzu gera daiteke. Hodi horiek lotzea jaiotza kontrolatzeko bide bat da.