Asoka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t «Chakravatin.JPG» fitxategiaren ordez «Indian_relief_from_Amaravati,_Guntur._Preserved_in_Guimet_Museum.jpg» jarri da (eragilea: Ymblanter; arrazoia: File renamed: File renaming criterion #3: Correct mi...
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
29. lerroa:
=== Enperadore krudela ===
 
Enperadore izatera iritsi bezain laster gortean fideltasun frogak pasa zituen eta fidelak ez zitzaizkion 500 ministro hil omen zituen. Hurrengo zortzi urtetan inperioa handitu zuen norabide guztietan, hala mendebalderantz gaur egungo [[Afganistan]] eta [[Iran]]eraino, hegoalderantz [[Indiako azpikontinentea]] osatuz bai eta gaur egungo [[Sri Lanka]] ere, iparralderantz [[Pamir mendiak|Pamir mendietaraino]], eta ekialderantz gaur egungo [[Bangladesh]] eta [[Assam]] eskuratuz.
 
Azpikontinentearen ekialdeko Kalinga eskualdeak (gaur egungo [[Orissa]]) aurre egin zion eta K. a. 265ean bi urte iraungo zuen gerra hasi zen. Kalinga menperatzeko bere krudeltasun osoa erakutsi zuen Ashokak, eskualdea erabat suntsituz, 100.000 kalingatar gizon hilez eta milaka emakume eta haur deportatuz. Gerra hartan Ashokaren 10.000 gerlari ere hil ziren.
39. lerroa:
{{esaera2|Zer egin dut? Hau garaipena bada, zer da porrota? Hau zer da, garaipena ala porrota? Justizia da ala injustizia? Ausardia ala ihesa? Ausarta al da haur eta emakume errugabeak hiltzea? Nire inperioa zabaldu eta aberasteko egiten dut ala beste batzuen erreinuak suntsitzeko? Batek senarra galdu du, besteak aita, honek semea, horrek jaio ez den haurra... Zer da gorpuen zarama hau? Hauek garaipenaren ala porrotaren zantzuak dira? Sai, bele eta arrano hauek herioren edo deabruaren mezulariak al dira?}}
 
Gogoeta hauek [[BudaSiddhartha Gautama|Budaren]]ren ikaskuntzak jarraitu eta [[budismoabudismo]]a onartzera eraman zuten Asoka. K. a. 260 urtean Inperioko erlijio ofizial bihurtu zuen eta 250 urtetik aurrera munduan budismoaren enbaxadorea izan zen. Bere seme Rahul eta alaba Sanghamitra Sri Lankara bidali zituen budismoa zabaltzera, milaka [[estupa]] eraiki zituen India osoan eta biolentziarik gabeko politikak bultzatu zituen ordutik aurrera.
 
Asoka hil arteko garaiak baketsuak izan ziren eta Inperioaren azpiegiturak modernizatzeari ekin zion. Errepide nagusiak berriztu zituen, ibaiak kanalizatu eta nekazaritzarako ureztatze sistemak ezarri zituen, ospitale eta unibertsitateak eraiki zituen, eta erlijio ofiziala budismoa izan arren erlijio askatasuna ezarri zuen herritarrentzat.
55. lerroa:
== Asokaren berraurkikuntza ==
 
XIX. mendera arte genealogia [[budismo|budistetan]] agertzen zen izen ugarietako bat baino ez zen Asoka. Beranduago [[Sri Lanka]], [[Tibet]] eta [[TxinaTxinako Herri Errepublika|Txinan]]n aurkituriko ''Divia avadana'', ''Asoka avadana'' eta ''Majá vamsha'' idatziak aurkitu ziren eta hauek Asoka errege handia izan zela irakurri arren arkeologoek ez zioten sinesgarritasun handirik eman eta kondairetako pertsonaia baino ez zela uste izan zuten.
 
1837an James Prinsep indiar-britainiar arkeologoak [[Delhi]]n zegoen harri handi bateko inskripzioak itzuli zituen. Asokaren ediktuak ziren eta ''Devanampiya Piyadasi'' (jainkoek maite dutena) erregea ageri zen bertan. Primsepek Sri Lankako erregeren bat izango zela uste zuen baina ediktuak idatzita zeuden aztarna gehiago aurkitzeaz batera Asokarekin identifikatzen hasi ziren, 1915ean erabat baieztaturik gelditu zelarik.