Transeptu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Transept.png|200px|thumb|Transeptua]]
'''Transeptua''' [[arkitektura]] erlijiosoan, elizetako [[nabe (arkitektura)habearte|nabe]] nagusia zabaletara gurutzatzen duen nabea da.
 
Transeptua [[presbiterio (arkitektura)|presbiterioa]] (edo [[koru (arkitektura)|korua]]a, existitzen denean), eta luzetarako nabea edo nabeen artean ohi dago, bi espazio horien banaketa gune bezala. Bere etimologiak hala adierazten du, [[latin]]ezko ''trans'' eta ''septum'' hitzetik baitator, hesia esan nahi duena, fededun soilen eta klerikoek bakarrik erabil dezaketen presbiterioaren artean jarritako oztopo bat dela adierazi nahi delarik.
 
Nabea eta transeptua gurutzatzen diren tokia [[gurutzadura (arkitektura)|gurutzadura]] da. Honen gainean jartzen dira [[zinborio]]a eta [[kupula]].
 
Nabeak eta transeptuak neurri berekoak direnean eta erdian gurutzatzen direnean, [[greziar gurutze|gurutze greziar]] formako oinplanoa lortzen da. Ohikoagoa den moduan, nabea transeptua baino luzeagoa bada, eta gurutzatze tokia burutik hurbilago baldin badago, orduan, oinplanoa, [[latindar gurutze|gurutze latindar]] formakoa da.
 
[[Arkitektura]] [[arkitektura erromaniko|erromanikoan]]an gurutze latindar formako oinplanoa da: transeptua nabearen zabalera baino luzeagoa da, transeptuaren besoak alboetatik irtetzen dira, eta kanpoaldean nabarmentzen dira. Geroagoko arkitekturan transeptuaren luzera eta nabeen zabalera osoa berdindu zen, kanpotik hori nabarmentzerik ez zegoelarik, barnean argi ikusten zen arren.
 
{{commons|Category:Transepts}}