Platon: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen |
No edit summary |
||
19. lerroa:
Gutxi ezagutzen da Platonen bizitzari buruz eta ezagutzen denaren fidagarritasuna eztabaidagarria da. Hil bezain pronto, bere biografia [[Espeusipo]] bere ilobak idatziriko laudorioek estali zuten. [[Diogenes Laertzio]]ren [[Filosofoen bizitzak]] bildumako III. liburukian zehatzen diren datuak [[anekdota|anekdotikoak]] dira. Horrela, bere bizitzaren gorabeherak kontatzen dituzten iturri fidagarrienak Platonek berak idatzi bide zituen VII., VIII. eta XIII. gutunak dira<ref>J. L. Calvo: ''Platón'', "Historia de la literatura griega" bilduman. 650. orrialdea.</ref>.
[[Atenas]]en jaio zen, [[Peloponesoko Gerra]]ren hastapenetan eta [[Perikles]] hil eta bi urtera. Familia handiki baten baitan jaio zen. [[Ariston]] zen bere aita, [[Kodro (mitologia)|Kodro]] erregearen ondorengo familia batekoa. Bere ama [[Periktione]] izenekoa zen, familia [[aristokrazia|aristokrata]] baten baitan jaioa, [[Dropides]] [[Solon]]en anaiaren ondorengoa.<ref>J. L. Calvo: ''Ibidem''.</ref>. Aita [[Glaukon]] zuen eta [[Kritias]] tiranoaren iloba izan zen. Bai aitaren bai amaren aldetik arbasoak [[Poseidon]] jainkotik abiatu zirela aipatu zuen Laertziok, gerora Platon alegia bihurtuko zuten istorioen arabera. Bi anai, Adimanto eta Glaukon, bera baino zaharragoak, eta arreba bat, Potone, izan zituen. Aita gazte hil eta ama Pirilamporekin ezkondu zen bigarren aldiz eta harekin beste seme bat izan zuen: Antifonte. Potone bere arrebaren semea [[Espeusipo]] zen, gerora Platonen jarraitzailea eta [[Akademia]]ren buru izango zena. Familiari buruzko datuak [[Diogenes Laertzio]]k ematen ditu. Bere solasaldietan ere maiz agertzen
Platonen jaiotzezko izena [[Ariston]] izan zen, [[Diogenes Laertzio]]ren arabera eta ''Platon'' izena bere gorpuzkera zabala dela eta jarri zioten goitizena omen da. Hain zuzen, ''platos'' (πλάτος) hitzak « zabalera » esan nahi du. Bekoki zabala izateagatik edo bere izakera ireki eta zabalarengatik jarri ziotela aipatu da. Familia aberats bateko seme izanik, hezkuntza zabala jaso zuen. Sokratesen ikasle bihurtu zen eta bere eragina erabatekoa izan zen Platonengan, eta bere maisu eta eredu bihurtu zen. Diogenes Laertziok ematen dituen gaztetako beste datu batzuk, hala nola kiroletan nabarmendu zela eta antzerkian ere aritua zela, ez dira fidagarritzat jotzen.
|