Bocage: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Boscages lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Bocage country at Cotentin Peninsula.jpg|300px|thumb|right|Frantzia iparraldeko '''bocage''' paisaia bat.]]
 
[[Geografia]]n, '''bocage''', [[frantses]]ezko ''bocage'' edo "baso txiki" terminotik, [[paisaia]] eta [[landa (paisaia)|landa]]-mota bat da, zuhaixka edo zuhaitz lerroek eta harrizko murru txikiek mugatutako lursail txiki eta irregularrez osaturikoa. Landa-etxeak sakabanaturik izaten dira paisaia honetan. [[Europa]]ko [[AtlantikoOzeano Atlantikoa|Atlantikoko]]ko kostalde inguruan maiz agertzen den nekazaritza-paisaia da eta mendeetan zehar lursailetan behin eta berriz oinordekoen artean egindako zatiketen ondorioa da. [[Euskal Herria]]n, [[klima ozeaniko|kantauri isurialdean]] maiz agertzen den paisaia da, han eta hemen [[baserri]]ak daudelarik. Aberastasun ekologiko handiko eremuak dira, lursailen artean dauden lubaki, [[baso]] txiki, bidezidor eta estratei esker. Bertako [[nekazaritza]] eta [[abeltzaintza]] jardueren [[jasangarritasun]]a ere aipatu da, jarduera ezberdinen arteko fluxuei esker, sistema itxi eta autonomo moduan funtzionatzen baitute. Egun, arriskuan dagoen paisaia da, nekazaritza-lanen gehiegizko mekanizazioa eta lursailen kontzentrazioa direla eta.
 
== Kokapena ==
[[Euskal Herria]]n, [[klima ozeaniko|kantauri isurialdean]] jazo ohi da, [[Europa]]n berriz [[Frantzia]]ko [[Normandia]], [[Bretainia]] [[Maine (eskualde historikoa)|Maine]] eta [[Vendée]] eskualdeetan (barnealdean [[Berry (eskualde historikoa)|Berry]], [[Creuse]] eskualdeak eta [[Erdialdeko Mendigunea (Frantzia)|Erdialdeko Mendigunean]]), [[Irlanda]]n, [[Erresuma Batua]]n [[Ingalaterra]], [[Gales]] eta [[Eskozia]]ko hegoaldean, eta [[Espainia]]n aldiz, [[klima ozeaniko|kantauri isurialdean]], [[Galizia]], [[Asturiasko Printzerria|Asturias]] eta [[Kantabria]]n.
 
{{commonskat}}