Immunologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
50. lerroa:
[[Antzinatea]]n, eritasunaren jatorria arrazoi mitiko eta erlijiosoei lotzen zitzaien; ideia horrek duela gutxi arte iraun du: antzina jainkoak lasaitu behar ziren, [[Erdi Aroa]]n bekatua aurkitu eta garbitu behar zen. Bestalde, antzina-antzinatik gauza jakina zen eritasun infekziodun zenbait gainditzen zituzten pertsonak immune bihurtzen zirela eritasun horiekiko. Jakina zen orobat izurri batzuk besteak baino gogorragoak izaten zirela, baztangarena, adibidez. Horren ondorioz, baztangaren inokulazioa hasi ziren egiten, inokulazio gaia baztanga arina izan zuten gaixoetatik hartuta; bariolizazio deitzen zitzaion horri.
 
Saio enpiriko horiek guztiak kontuan hartuta, XVII. mendean hasi zen gauzatzen eritasun infekziodunen ezagutza zientifikoa; [[Edward Jenner|Jenner]], [[Robert Koch|Koch]] eta [[Louis Pasteur|Pasteur]] izan ziren immunologiaren aitzindariak. Jennerrek (1749- 1823) medikuntzaren mugarri bat ipini zuen, XVIII. mende bukaera aldean lehen txertoa ipini zuenean. Garai hartan oso zabaldua zegoen behi baztanga izandako pertsonak (behiak jezten zituztenen artean asko izaten ziren), libre geratzen zirela giza baztanga beldurgarritik. Jenner ausartu zen bariolizazioa egiten aldez aurretik behi baztanga ipini zion haur bati, eta ez gaixotzea lortu zuen. Immunizazio mota hori azkar zabaldu zen XIX. mendean zehar, eta beste eritasun infekziodunen kontrako txertoen[[txerto]]en bilaketa bultzatu zuen. Ez zen ordea aurrerakuntza zientifikorik lortu ia, saio haiek ez baitzuten behar bezalako oinarri teorikorik.
 
Izan ere, ez zen ezagutzen ez eritasunaren zergatia, ez nola lortzen zuen txertoak inmunizatzea. Gogora dezagun garai hartan ez zela oraindik gaixotasunaren mikrobio teoria garatu, eta oraindik ere bizi-bizirik zegoela berezko sorreraren teoria.