Neurketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t Joxemai «Neurri» orria «Neurketa» izenera aldatu du, birzuzenketaren gainetik
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Lineale.jpg|thumb|250px|Erregelak neurketarako ohiko tresnak dira]]
 
'''Neurketa''' objektu eta fenomenoen propietate behagarri baten estimazio kuantitatiboa, '''neurria''' alegia, burutu eta zehaztea da. Neurria [[patroi (argipena)|patroitzat]]tzat hartzen den [[unitate (argipena)|unitate]] eta neurtu nahi den propietatearen arteko konparaziotik eratortzen den ratioaren bidez adierazten da. Adibidez, objektu baten luzeraren neurketa hasiera eta amaierako puntuen arteko tartea eta luzerarako neurtze-unitate estandarren arteko konparatzean datza. Unitate bat adostasunez ezarri behar da neurketarako erreferente bera erabiltzen dela ziurtatzeko. Adostasun eta hitzarmenez erabakitako unitateen multzoa [[unitate sistema]] da. Neurriak, gehienetan, [[zenbaki erreal]]en bidez agertzen dira baina noizbait [[zenbaki konplexu]]ak erabili beharra dago ([[inpedantzia elektriko|inpedantzia]] elektrikoaren kasuan). Zenbakiarekin batera neurketetan konparazioan erabili den unitatearen laburdura ere jarri beharra dago.
 
Bestalde, neurketak [[errore (argipena)|errore]]-maila bat izaten duenez, neurketa batzuen adierazpenetan errore-tarteak ere azal daitezke. Erroreen kontrola eta neurketak nola burutu behar diren aztertzen dituen zientzia-arloa [[metrologia]] da.
 
== Ikus, gainera ==