«Troiako Gerra»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Removing Link FA template (handled by wikidata) - The interwiki article is not featured)
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
'''Troiako Gerra''' [[greziar mitologia]]n garrantzia handia duen gertaera da, agian benetako gertaera historiko xumeagoetan oinarrituta. Literaturan 10 urte iraun zuen gerra honetan, [[Troia]] edo Illium hiria, egungo [[Turkia]]n kokatuta, mizeniar greziarrek edo akeoek setiatu zuten, Troiako [[Paris (mitologia)|Paris]] printzeak [[Helena (mitologia)Troiakoa|Helena]] [[Menelao]] [[Esparta]]ko erregearengandik bahitu ondoren.
 
== Literaturan ==
 
Gerrako zati andana grezierazko literaturako hainbat lanetan jorratzen dira. Horietako ezagunenak [[Homero]]ren ''[[Iliada]]'' eta ''[[Odiseia]]'' dira. Iliadan, Troiako setioko hamargarren urteko 50 egun kontatzen dira, eta Odiseian, [[Ulises|Odiseo]] buruzagi greziarraren itzulera. Istorioko beste pasarte batzuk olerki epikoen zikloetan kontatzen ziren, baina zatika iritsi dira guregana. Gerrako eta gerraondoko beste pasadizoak grezierazko tragedian eta literaturako beste lanetan, zein [[Virgilio]] eta [[Publio Ovidio|Ovidio]] bezalako poeta erromatarren olerkietan ere.
 
=== Istorioa ===
 
Istorioaren hastapenean [[Atena|Atenea]], [[Hera]] eta [[Afrodita]] jainkosen arteko zetzan. Izan ere, [[Eris]] desadostasunaren jainkoak urrezko sagarra haietako lirainenari eman baitzion. Jainkosak Parisengana joan ziren, haien arten ederrena nor zen erabaki zezan. Parisek Afrodita jo zuen lirainena. Eskertzeko nahian, Afroditak Helena, emakume guztien ederrena, Parisekin maitemindarazi zuen. Parisek, orduan, Troiara eraman zuen. Honek Menelao senarraren sumina piztu zuen. [[AgamenonAgamemnon|Agamenonek]]ek, [[Mizenas]]ko erregeak eta Menelaoren anaiak, akeoen armada Troiara gidatu zuen, Helena berreskuratzeko asmotan. Heroi ugari hil ziren 10 urteko setioan, [[Akiles]], [[Ajax (argipena)|Ajax]], [[Hektor]] edo Paris besteak beste.
 
Azkenean Odiseori bururatutako Troiako Zaldiaren azpijokoa. Alde egin zuten plantak eginda, borrokalariz betetako zaldi erraldoia utzi zuten akeoek. Errendizio oparia zelakoan, troiarrek hirira sartu zuten. Gauean, hiriko ateak irekita, gupidarik gabe troiarrak hil eta tenpluak arpilatu zituzten akeoek. Honela, jainkoak haserrarazi ere egin zituzten, eta akeo gutxi itzuli ahal izan ziren etxera. [[Antzinako Erroma|Erromatarrek]], geroago, bere jatorria [[Eneas]] troiarrarekin lotu zuten, hiria suntsitu eta gero Italiara alde egin zuelakoan.
== Historian ==
 
[[Antzinako Grezia|Antzinako greziarrek]] uste zuten Troiako gerra benetan gertatu zela, [[K. a. XIII. mendea|K. a. XIII.]] edo [[K. a. XII. mendea|XII. mendean]], eta Troia Dardaneloen inguruan kokatuta zegoela. Garai modernoetan, ordea, gerra eta hiria benetakoak ez zirela uste zen. Nolanahi ere, [[1870]]ean, [[Heinrich Schliemann]] arkeologo alemaniarrak, Troiako gerra historikoa zela konbentziturik, Troia bilatu eta aurkitu zuen. Troiako gerrako gertaeren atzean errealitate historikoa ote dagoen edo ez argitzeke jarraitzen du. Historialari batzuen arabera gatazka [[K. a. 1190ko hamarkada|K. a. 1194]]-[[Kk. a. 11841180ko hamarkada|1184]] artean kokatzen da, Troia VII.eko sutearekin bat eginda.
 
{{commonskat}}
252.705

edits