Leuzemia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
9. lerroa:
== Gaitzaren funtsa ==
 
Odoleko [[zelula]] guztiak hezur-muinean sortzen dira ([[eritrozitoglobulu gorri|eritrozitoak]]ak, [[leukozito]]ak eta [[plaketa]]k). Zelula horiek zelula aitzindari edo zelula amengandik sortzen dira, blasto izeneko zelulengandik. Leukozito mota bakoitza blasto batetik dator ([[linfozito]]ak linfoblastoetatik, mielozitoak mieloblastoetatik, etab). Leuzemia dagoenean blasto edo leukozitoen zelula aitzindari horiek etengabe ugaltzen dira hezur-muinean, odolera pasatuz gero. Esan liteke, beraz, leuzemia heldugabeko leukozitoen gehiegizko ugalketan datzala.
 
Zelula horien kopuru-igoera handiak [[ehun]] linfoide batzuen ([[bare (argipena)|barea]]a, [[gongoil linfatiko]]ak eta hezur-muinaren) hipertrofia eragiten du.
 
== Leuzemia-motak ==
48. lerroa:
* [[infekzio]]ak harrapatzeko joera
 
Leuzemia guztietan zelula gaiztoen etengabeko ugalketak beste odoleko zelulen ekoizpena galarazten du ([[eritrozitoglobulu gorri|eritrozitoak]]ak, [[plaketa]]k...). Ondorioz, eritrozito gutxi dago odolean (anemia ekartzen duena) eta plaketa urriak ere (odol-jarioak eta hematomak errazten dituena). Horretaz gain, leukozitoen zelula aitzindarien gehiegizko ugalketak leukozito heldu gutxiren ekoizpena eragiten du. Leukozito helduen urritasun horrek azaltzen du leuzemiadunek infekzioak erraz harrapatzeko duten joera (leukozitoak baitira [[immunitate-sistema]]ren bizkarrezurra).
 
== Diagnostikoa ==