«Uruguai»: berrikuspenen arteko aldeak

159 bytes added ,  Duela 5 urte
t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Removing Link FA template (handled by wikidata))
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
== Geografia ==
[[Fitxategi:Uruguay_T2.png|thumb|left|150px|Satelite irudian]]
Kontinenteko lur eremua 176.214 km² eta jurisdikziopeko urak eta [[uharte (geografia)|uharte]] txikien eremua 142.199 izanik, Uruguai Hego Amerikako bigarren estatu burujabe txikiena ([[Surinam]]en ondoren) eta hirugarren lurralde txikiena da ([[Guyana Frantsesa|Frantziar Guyana]] da txikiena). Lurraldea [[ordoki|zabaldi]] gorabeheratsuek eta mendilerro txikiek (''cuchillas'') osatzen dute, itsasertzeko ordoki emankorrarekin. [[Ibai]] ugariek herrialdea egituratzen dute, lau ibai arro edo deltaz osatua: [[Rio de la Plata|Río de la Plata]], [[Uruguai ibaia]], Laguna Merín eta Negro ibaia (lur barneko handiena). Atlantikoaren itsasertzean [[aintzira]] ugari daude. Gailurrik altuena [[Cerro Catedral (Uruguai)|Cerro Catedral]] da (513,66 m), Sierra de Carapé mendilerroan kokatua.
 
=== Mugakideak ===
Ipar-ekialdean [[Brasil]]go [[Hegoaldeko Rio Grande|Rio Grande do Sul]] estatuarekin du muga, mendebaldean [[Argentina]]ko [[Entre Ríosko probintzia|Entre Ríos]] eta [[Corrientesko probintzia|Corrientes]] probintziekin, hegoaldean [[Rio de la Plata]]rekin eta ekialdean [[Ozeano Atlantikoa]]rekin.
 
=== Orografia ===
 
=== Klima eta landaredia ===
Klima epel hezea du Uruguaik, [[Ozeano AtlantikoAtlantikoa]]arenren eragin handia duena. Montevideon hilabete hotzeneko (uztaila) batez besteko tenperatura 12,5 °Ckoa da eta beroenekoa (urtarrila) 22,6 °Ckoa. Kostaldean udako eta neguko batez besteko hozberoaren gorabehera txikiagoa da. 1.000-1.200 mm euri izaten dira urtean zehar; hilabete euritsuenak martxoa, apirila eta iraila dira, eta, oro har, euri gehixeago izaten da iparraldean hegoaldean baino. Klimaren eta lurraldearen leuntasunagatik oso belardi zabalak dira Uruguain. Zuhaiztiek lurraldearen % 5 baizik ez dute hartzen; horietatik gehienak ibai ertzetan eta mendixka gainetan hazten dira. Aipagarriak dira, zur bikainekoen artean, Schinopsis generoko zuhaitzak eta urunday arbola (''[[Astronium balansae]]''), eta, landatu berrien artean, [[eukalipto]]ak.
 
== Historia ==
 
=== Kolonia-garaia ===
Europarrak egungo [[Uruguai]] lurraldera [[1516]]an heldu ziren aurreneko aldiz. Alabaina, [[urre]] eta [[zilar]] urritasunak kolonien sorrera eragotzi zuen [[XVI. mendea|XVI.]] eta [[XVII. mendemendea|XVII. mendeetan]]etan. Lurralde horiek [[Portugaldar Inperioa|Portugal]] eta [[Espainiar Inperioa|Espainiako]] inperioen arteko muga zen. [[1603]]an Paraguaiko gobernadorea, [[Hernando Arias de Saavedra]], lurraldean abere hazkuntza bideratzeko egokieraz jabetua, [[behi]]ak eraman eta aske utzi zituen.
 
[[Jesusen Konpainia|Jesuita]] eta [[frantziskotar]]rek erredukzioak sortu zituzten, portugaldarrek beren lurraldeak [[Rio de la Plata]]raino zabaltzera Brasildik bidalitako ''bandeirantes'' edo esploratzaileen erasoak pairatu zituztenak. Lehendabiziko bizileku finkoa [[Santo Domingo Soriano]] izan zen, [[1624]]an [[Negro]]ko hego-mendebaldeko ibaiertzean espainiarrek fundatuta. Portugaldarrek [[1680]]an [[Colonia del Sacramento]] sortu zuten [[Buenos Aires]]en aurrean. Espainiak, berriz, lurraldearen garrantziaz jabeturik, eta brasildarren hedapenari aurre egitearren, [[Montevideo]] sortu zuen [[1726]]an. Bi nazioen arteko liskarrak [[1777]]an egin zen San Ildefonsoko hitzarmenarekin amaitu ziren: Espainiak estuarioaren ekialdeko ertza, Sacramento barne, eskuratu zuen eta Portugalek ekialdeko misioak. Uruguaiko lurraldea, orduan Sortaldeko Zerrenda deitua, [[Río de la Platako Erregeorderria]] sortu berriaren barruan geratu zen, Buenos Aires hiriburu zuela. Artean oso jende gutxi bizi zen lurraldean (indiarrak, bidelapurrak eta kontrabandistak), Montevideon eta kostaldeko herri batzuetan izan ezik.
 
Merkataritza askerako arautegia onartu zenean ([[1778]]) hasi zen Montevideo aurrera egiten, Buenos Airesekin lehian, eta herriak sortu ziren barnealdean. [[Karlos IV.a Espainiakoa|Karlos IV.a]] Espainiako erregearen eta [[Napoleon Bonaparte|Napoleon I.aaren]]ren arteko hitzarmena zela eta, [[1806]]an britainiarrek Buenos Aires hartu zuten. Montevideoko gudarosteak britainiarrengandik askatzea lortu zuen baina hurrengo urteko otsailean britainiarrek hartu zuten Montevideo eta iraila arte egon ziren.
 
=== Independentziaren aldeko borroka ===
[[Fitxategi:Juan Manuel Blanes - El Juramento de los Treinta y Tres Orientales.jpg|thumb|300px|''Hogeita hamaihiru sortaldetarren zina'']]
[[1808]]an [[Josef Bonaparte|Jose Bonaparte]] Espainiako errege izanik, Frantziako gudarostea Espainian sartu zenean, [[Francisco Javier de Elío]] Montevideoko gobernariak batzorde bat eratu zuen, eta [[Santiago de Liniers]] erregeordeari kargua uzteko eskatu zion, frantsesen aldekoa zelakoan. Buenos Airesen [[Maiatzeko Iraultza]]k Gobernu Batzorde Probintziala eratu zuen ([[1810]]), burujabetasunaren aldekoa, Montevideok ezagutu ez zuena eta bi hirien aurkakotasuna areagotu zuena. Espainiar erregezaleak Montevideora babestu eta erregeordetzaren hiriburu izendatu zuten.
 
[[1811]]ko [[otsailaren 28]]an hasi zen Montevideoko agintarien aurkako matxinada ([[Grito de Asencio]]), [[José Gervasio Artigas]] jeneralaren gidaritzapean. [[1814]]an espainiarrek amore eman zuten, eta hiria utzi. Buenos Airesko [[oligarkia]]k Sortaldeko Lurraldera hedatu nahi zuen bere aginpidea, eta Artigasen jarraitzaileek, berriz, burujabetasuna nahi zuten. Egoera horretan izan ziren liskarrez eta guduez baliatuz portugaldarrek hartu zuten Sortaldea ([[1817]]), Buenos Airesen oniritziarekin. [[1821]]ean Brasilgo Cisplatina probintzia izena eman zitzaion lurralde horri. Baina, [[1825]]ean, Buenos Airesen erbesteratuak zeuden ''Hogeita hamaihiru sortaldetarrek'' Brasilen aurkako matxinadara deitu zuten, [[Juan Antonio Lavalleja]]ren eta [[Manuel Oribe]]ren gidaritzapean. Biltzar bat egin zuten [[Florida (Uruguai)|Floridan]], Sortaldeko Lurraldea Rio de la Platako probintzien arteko bat izatearen aldekoa, eta Buenos Airesko gudarostearen laguntza jaso zuten. Uruguaiarrak [[Ituzaingóko gudua]]n garaile atera ondoren ([[1827]]), britainiarrek Argentinak eta Brasilek Uruguairen burujabetasuna onartzea lortu zuten Rioko bakean ([[1828]]).
1917ko konstituzioa hark egindako berrikuntzetan oinarritua zen. Konstituzio horrek aginpide eragilea lehendakariaren eta Administrazio Kontseilu Nazionalaren ardurapean uzten zuen. Baina [[Depresio Handia|1929ko krisi ekonomikoaren]] ondorioz, [[Gabriel Terra]] lehendakariak ([[1933]]-[[1938]]) estatu kolpe baten bidez aginpide osoa bere gain uzten zuen konstituzioa indarrean eman zuen.
 
[[Alfredo Baldomir]] jeneralak (1938-1943) Terraren konstituzioa baliogabe utzi zuen eta aurreko urtetako demokraziara hurbildu zen politika egin zuen, [[1952]]an lehendakariaren ordez Administrazio Kontseilu Nazionala onartzearekin gauzatu zena. Bien bitartean, [[Bigarren Mundu Gerra]]n Uruguaik neutraltasuna gorde zuen, nahiz eta gerra aldarrikatu zion [[Hirugarren Reicha|Alemaniari]]. Gerrako urteetan ekonomiak aurrera egin zuen, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu BatuBatuetako]]etako kapitalaren laguntzaz. Literatura arloan ''45eko belaunaldia'', [[Mario Benedetti]] eta [[Juan Carlos Onetti]] besteak beste, nabarmentzen hasi zen.
 
[[1954]]an, ordea, berriro ere krisi ekonomiko larria izan zen, arazo soziopolitikoak sortu zituena. [[1958]]an Alderdi Zuriak irabazi zituen hauteskundeak, lehenengo aldiz 93 urtetan, baina zurien gobernualdiek ezin izan zuten inflazioa geldiarazi eta gizarte arazoak are larriago izan ziren. [[1966]]an [[Óscar Diego Gestido|Gestido jeneralak]] lehendakaritza onartzen zuen konstituzioa egin zuen atzera. Bitartean, [[Tupamaroak]] ([[Tupac Amaru II.a]] indiar buruzagiaren omenez izen hori zutenak) izeneko gerrilla iraultzailea antolatu zuten hirian, bortizkeria erabiliz krisialdiari amaiera ematen saiatu zena. Gobernuak errepresioa areagotuz eta gizabanakoen eskubideak bertan behera utziz erantzun zuen.
 
=== XXI. mendea ===
[[1999]]tik [[2002]]ra krisi ekonomiko larria izan zen. [[2001]]eko udan, bankuak astebetez itxi zuten, eta, abuztuan, harrapaketak izan ziren Montevideoko auzo batzuetako denda eta saltokietan. Uruguai kaos ekonomikoan murgildua zegoen artean, [[NDFNazioarteko Diru Funtsa|NDFk]]k Uruguairi batere dirurik ez mailegatzeko agindua eman zuen. Azkenean, negoziazio gogorren ondoren, Estatu Batuek 1.500 milioi dolarreko mailegu bat eman zioten Uruguairi banku estatalak kapitalizatzeko. Orduan hasi zen krisiaren konponbidea, baina haren ondorioak latzak izan ziren: 2003 eta 2004 urteetan, soldataren batez bestekoa %22 jaitsi zen 2000 urtearekin konparatuz; langabezia-tasa %17raino igo zen 2002an; suizidio-tasa ere %12,6 igo zen 2002an. [[2004]]ko hauteskundeetan, [[Tabaré Vázquez]] hautagai sozialista aukeratu zuten lehendakari.
 
== Gobernua, biztanleria eta administrazioa ==
 
=== Biztanleria ===
Gaur egungo biztanle gehienak europar jatorrikoak dira, [[espainia]]r eta [[italia]]r etorkinen ondorengoak gehienak, baina baita [[Argentina]], [[Brasil]], [[Portugal]], [[Frantzia]] eta [[Alemania]]tik joandakoenak ere. Gainerakoak zurien eta esklabotasuna [[1842]]an desagertu zen arte Brasildik iritsi ziren esklabo beltzen arteko nahasketaren ondorengo mestizoak, beltzak eta, gutxiago, mulatoak dira. [[Indiar]]rak [[XIX. mendemendea]]ann desagertu ziren. Etorkin gehienak XIX. mendearen bigarren erditik 1930 ingurua arte iritsi ziren. Biztanleriaren erdia gutxi gorabehera hiriburuan eta hiriburuko aldirietan bizi da, eta gainerako gehienak [[Rio de la Plata]] estuarioaren ertzeko hirietan. Iparraldean, berriz, oso jende gutxi bizi da. Etorkinen kopuruak behera egin zuenez gero biztanleriaren ugaltzea asko moteldu zen. Gaur egun jaiotza eta heriotza tasak 0 18 eta 0 9,6 dira, hurrenez hurren, eta biztanleriaren ugaltzea 0 8,4. Bizi itxaropena 70 urtekoa da gizonezkoentzat eta 75 urtekoa emakumezkoentzat.
 
=== Banaketa administratiboa ===
# [[Cerro Largo departamendua|Cerro Largo]] ([[Melo]])
# [[Colonia departamendua|Colonia]] ([[Colonia del Sacramento]])
# [[Durazno departamendua|Durazno]] ([[Durazno (Uruguai)|Durazno]])
# [[Flores departamendua|Flores]] ([[Trinidad (Uruguai)|Trinidad]])
# [[Florida departamendua|Florida]] ([[Florida (Uruguai)|Florida]])
 
== Ekonomia ==
Uruguaiko ekonomiak, abere hazkuntzan oinarritua, nolabaiteko oparotasuna izan zuen [[XX. mendemendea]]arenren lehen erdian. Harrezkero, ordea, gorabehera handiak eta krisi larriak izan ditu, lehengaiak, erregaiak eta gainerako industria gai gehienak inportatzera behartua egonik, ekonomiaren oinarriak aldatu ez izateagatik, eta beste herrialde batzuekiko merkataritza harremanen mendean egoteagatik (Malvinak uharteetako gerran, adibidez, 103 enpresa itxi behar izan ziren). Gaur egun zerbitzuek (% 57) eta industriak (% 31) hartzen dute langileriaren parterik handiena, eta askoz gutxiago ari dira lehen sektorean (% 11), nahiz eta azken hau izan, industriarekin batera, ekonomiaren oinarria.
 
Lur erabilgarriaren hiru laurdenak baino gehiago larreak eta belardiak dira. Horietan 8,9 milioi behi eta 26 milioi ardi bazkatzen dira; horietatik ateratzen diren gaiek esportazioen eta industriaren oinarria osatzen dute. Lur sailak hegoaldean eta Uruguay ibaiaren ertzean dira. Lantzen diren gai nagusiak laboreak ([[gari]]a, [[arto]]a, [[arroz]]a, [[garagar]]ra eta [[basarto]]a), azukre erremolatxa, azukre kanabera, patatak, mahatsa, tabakoa eta fruitu garratzak dira, biztanleriaren beharrak asetzeko eta, batzuetan, esportatzeko adina. Arrantza aurrerabidean da nazioarteko diru laguntzei esker (26.000 tona 1986an, 143.500 tona 1991n).
 
Oso mea baliabide urriak ditu ([[talko]]a, [[marmolhaitzurdin|marmola]]a, [[granito]]a, [[urre]]a), eta horien artean energia sortzailerik batere ez. Hala ere, Negro eta Uruguay ibaietako uraren indarraz baliatzen da behar duen adina [[argindar|elektrizitate]] lortzeko. Industria gehienak Montevideon dira, abereen haragia, larrua eta artilea saltzea eta eraldatzera bideratuak gehienbat.
 
Industria horiez gainera aipagarriak dira kimika industria, zementugintza, metalurgia, papergintza, kautxugintza eta tabakogintza.
== Ikus, gainera ==
* [[Hispanofonia]]
* [[Euskal etxeak|Euskal Diaspora]]
 
== Erreferentziak ==
252.705

edits