Julián Besteiro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Julián Besteiro.JPG|thumb|right]]
'''Julián Besteiro Fernández''' ([[Madril]], [[1870]]eko [[irailaren 21]]a - [[Carmona]], [[1940]]ko [[irailaren 27]]a) [[Espainia]]ko buruzagi [[sozialismo|sozialista]] izan zen. Filosofian doktore (1895), Alemanian ikasketak sakondu eta [[Madrilgo Unibertsitatea|Madrilgo unibertsitateko]] Logika katedra eskuratu zuen (1912). [[Krausismo]]a eta [[marxismo]]a, Alemanian sakon aztertu zituenak, dira Besteiroren pentsamenduaren iturburuak. [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOE]] eta [[UGT]]ko batzorde nazionaletako kide hautatu zuten (1914 eta 1915) eta erakunde horietako lehendakari 1928an. [[Espainiako Bigarren Errepublika]]ren aldeko bazen ere, ez zen [[burgesia]]rekin lan egitearen aldekoa, baina tesi kolaborazionistak gailendu zirelarik, alderdiko karguak utzi zituen. Errepublikako gorte konstituzio-egileetako lehendakari izendatu zuten. Haren tesi gero eta erreformistagoek ez zuten [[Francisco Largo|Francisco CaballeroLargo Caballeroren]]ren jarrera erradikalen aurrerabidea galarazi, eta 1933an sindikatuko karguak utzi zituen. [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibilean]] Madrilen zen; Londresen diplomazia-saioak egin zituen negoziazioak abian jartzeko. 1939an Defentsa batzorde nazionalean esku hartu zuen. Preso hartu eta betiko kartzela-zigorrera kondenatu zuten. Presondegian hil zen 1940an.
 
== Erreferentziak ==