[[Fitxategi:Beijing Subway Airport Express 01.jpg|thumb|Aireporturako linea azkarra.]]
'''Beijingo metroa''' ([[txinera sinplifikatu]]z: 北京地铁, [[pinyinhanyu Pinyin|pinyineraz]]eraz: Běijīng dìtiě), [[Pekin|Beijing]] eta inguruko gune metropolitarraren lur azpiko edo gaineko garraiobidea da. Metroa [[1969]]an zabaldu zen eta oraingo handipenik handiena [[BeijingPekin|Beijingo]]o [[2008]]ko [[2008ko Udako Olinpiar Jokoak|joko olinpikoen]] aurretik zabaldu zen.
[[2009]]ko [[irailaren 30]]ean metroaren laugarren linea zabaldu zen. Gaur egun metro sareak hamazazpi linea, 270 geltoki eta 457 kilometro dauzka.
== Ezaugarriak ==
[[BeijingPekin|Beijingo]]o metroa [[Txinako Herri Errepublika]]n eraikitako lehen metroa izan zen ([[Hong Kongeko metroa]] [[1912]]an eraiki bazen ere, izatez ez zen metroa izan hamarkada batzuk beranduagora arte). Lehen bi hamarkadetan metroak bi linea baino ez zituen izan, baina [[1990eko hamarkada]]ren amaieran, Beijingo gobernuak, metro-sarea luzatzeko proiektua aurkeztu zuen. Metroaren luzapenaren bultzadaren arrazoietako bat, [[Pekin|Beijing]] hiria [[2008ko Udako Olinpiar Jokoak]] ospatzeko aukeratzea izan zen.
Eraikuntza lan neketsuen ondoren, joko olinpikoak ospatu aurretik linea berriak zabaltzea lortu zuten. Dena den, linea berrien eraikuntza ez da gelditu eta etorkizunean Beijingo metroak 15 linea baino gehiago izango dituela aurrikusten da.