Beherantz quark: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q6745 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Behe quarka''' (''d quarka'' ere deitua [[ingeles]]ezko '''''down quark''''' izenetik) [[quark]]en lehen belaunaldiko funtsezko partikula bat da. Funtsezko kargaren −⅓ko [[karga elektriko]]a eta ½ko [[espinspin|espina]]a du, ondorioz [[fermioi]] bat delarik eta [[Pauliren bazterketa printzipioa]] betetzen duelarik. [[Goi quark]]arekin eta [[elektroi]]ekin batera ikus dezakegun eta eratuta gauden materia guztia osatzen dute, hiru partikula hauek oso egonkorrak baitira eta ez baitira gehiago desegiten edo erortzen.
 
Quark guztiek bezala behe quarkak [[kolore karga]] du eta [[elkarreragin nuklear indartsu]]a sentitzen du [[gluoi]]ak igorri eta xurgatuz. Behe quarkek karga gorri, berde edo urdina dute, eta behe antiquarkek karga antigorri, antiberde edo antiurdina. Elkarreragin hau sentitzean partikula hau ez da isolatuta ikusten, baizik eta beste quark bat edo birekin [[hadroi]]ak eratuz. Eratzen diren hadroien masaren gehiena [[kolore eremu]]aren [[energia]]tik dator (Einsteinen ekuazio ospetsuak dioen bezala energia eta masa gauza bera dira) eta ez quarketatik beraietatik.