Behistungo inskripzioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
14. lerroa:
}}
 
'''Behistungo inskripzioa''' ([[persiera]]z بیستون) [[idazkera kuneiforme]]arekiko [[Rosetta harria|Rosetta Harria]] [[Egipto]]ko [[hieroglifo]] idazkerarekiko den gauza bera da, hau da, galdutako idazkera bat deszifratzeko funtsezko agiria, testu berbera beste hizkuntza ezagun batean erakusten duena. [[Kermanshah (hiria)|Kermanshah]] probintzian dago, [[Iran]]go mendebaldean. [[Persia]]ko [[Dario I.a]] erregeak egin zuen.
 
Inskripzioak, testu beraren hiru bertsio ditu, hiru idazkera eta hizkuntza ezberdinetan idatziak: [[antzinako persiera]], [[elamitera]] eta babiloniera. Britainiar armadako ofiziala zen Sir [[Henry Rawlinson]]ek, inskripzioa bi unetan transkribatu zuen, [[1835]] eta [[1843]]an. Rawlinsonek, antzinako persieraz idatzitako testu kuneiformea [[1838]]an itzuli ahal izan zuen, eta elamitar eta babiloniar testuak, Rawlinsonek eta beste batzuek itzuli zituzten [[1843]] ondoren. Babiloniera, [[akadikoakadiera|akadikoaren]]aren forma berantiar bat zen, biak ala biak, [[hizkuntza semitikoak|semitar hizkuntzahizkuntzak]]k dira.
 
Behistungo inskripzioa [[UNESCO]]k Gizateriaren Ondare izendatu zuen [[2006]]an. 187 [[hektarea]]ko babes gunea eta 361 hektareako errespetu gune bat hartzen du.
 
== Inskripzioa ==
Inskripzioko testua, [[Persia]]ko [[Dario I.a]]ren adierazpen bat da, hiru hizkuntza eta idazkera ezberdinetan idatzia: bi bata bestearen ondoko hizkuntza ([[antzinako persiera]] eta [[elamitera]], eta [[babiloniera]] euren gainetik. Dariok, [[Akemenestar Inperioa|Persiar Inperioa]] [[K. a. 521520ko hamarkada|K. a. 521etik]]etik [[K. a. 486]] arte gobernatu zuen. [[K. a. 510eko hamarkada|K. a. 515]]. urteko uneren batean, inskripzio hau sortzea agindu zuen, [[Gaumata]] usurpatzailearen aurrean bere igoeraren istorioa deskribatzen zuena, baita ondoren izan zituen garaile irten zen gerrak eta matxinada desagerrarazi izana ere, honela, gaur egungo Bisistun herritik gertu dagoen amildegi batean inskribatuak izateko, Zagros Mendietan, [[Iran]]en, Kermanshahko lautadatik altxatzen diren tokian.
 
Inskripzioak, gutxi gora-behera, 15 metroko garaiera eta 25 metroko zabalera du, eta [[Mesopotamia]] eta [[Media]]ko hiriburu ziren [[Babiloniar Inperioa|Babilonia]] eta [[Ekbatana]] elkartzen zituen antzinako bide baten ondoan dagoen amildegi batetik 100 metro gorago dago. Bertara iristea zaila da, amaitu ondoren, magalak ezabatuak izan baitziren, horrela, inskripzioa, iraunkorrago egiteko.
 
[[Antzinako persiera]]z idatzitako testuak, 414 lerro ditu bost zutabetan idatziak, elamitar testuak, zortzi zutabetan idatzitako 593 lerro ditu, eta, azkenik, babilonierazko testuak, 112 lerro baino ez ditu. Inskripzioa, Darioren bizitzaren baxuerliebe batekin, bi zerbitzari eta metro beteko altuera duten hamar irudirekin marraztua izan zen, azken hauek, konkistaturiko herriak irudikatzen zituztelarik; [[Ahura Mazda]] jainkoa goian flotatzen ari da, erregea bedeinkatzen. Dirudienez, irudi bat gehitua izan zen besteak amaitu ondoren, Darioren bizarra bezala, banandutako harri bloke bat dena, eta irudira, [[burdina]] eta [[berun]]ezko iltzeekin lotua dagoena, oso ez ohiko gertaera dena.
 
== Antzinako historian ==
Inskripzioari buruz ezagutzen den lehen erreferentzia historikoa, [[Ktesias|Ktesias Knidokoa]] egile greziarraren bidez da, inskripzioaren existentziaren berri, [[K. a. 400]]ean izan zuena. [[Kornelio Tazito|Publio Kornelio TazitoTazitok]]k, aldi berean, aipatzen du, eta amildegiaren oinarrian zeuden monumentu osagarri batzuen deskribapena ematen du, non iturburu bat zegoen. Horietatik berreskuratu ahal izan dena, Tazitoren deskribapenarekin bat dator. [[Diodoro Sikulo]]k ere idazten du "Bagistanon"ari buruz, eta [[BabiloniaBabiloniar Inperioa|Babiloniako]]ko Semiramis edo [[Sammu-ramat]] erreginak inskribatua izan zela dio.
 
Persiar Inperioa eta bere ondorengo erresumen erorketaren ondoren (mazedoniar inperioa, partiar inperioa eta sasanidar inperioa), eta [[idazkera kuneiforme]]a erabiltzeari utzi izan ondoren, inskripzioaren izaera ahaztu egin zen, eta fantasia edo mitologiazko jatorri bat eman zitzaion. Mendeetan, Dariori eman ordez (lehen persiar erregeetako bat), [[Kosroes II.a]]ren erregealdikoa zela uste izan zen (azken erregeetako bat). Elezahar batek, Kosroesen emazte zen [[Shirin]]en maitalea zen [[Farhad]]ek sortu zuela zioen. Bere hausteagatik erbesteratua, Farhadi, ura aurkitzeko mendia zulatzeko lana eman zitzaion, arrakasta izanez gero, Shirinekin ezkontzeko baimena emango zioten. Urte askoren ondoren eta jada mendi erdi ezabatua zuelarik, Farhadek ura aurkitu zuen, baina Kosroesek, Shirin hil zela esan zion. Erotu egin zen eta amildegiaren tontorretik bota zuen bere burua. Jakina, Shirin ez zegoen hilda, eta urkatu egin zen berri hau jakitean.
 
== Aurkikuntza ==
[[1598]] arte inskripzio honek ez zuen [[Mendebaldeko Europa]]ko adituen arreta piztu. Urte honetan, [[Robert Sherley]] ingelesak ikusi zuen inskripzioa, [[Persia]]n [[Austria]]ren izenean misio diplomatikoan zebilenean. Aditu horiek, [[Jesus Nazaretekoa|Jesusen]]en igokundearen istorio bat zenaren ondorioa atera zuten. Europarrek egin zituzten interpretazio bibliko okerrak ugariak izan ziren hurrengo bi mendeetan, Kristo eta bere apostoluak eta [[Israel]] eta [[Asiria]]ko [[Salmanasar I.a]]ren tribuak zirela bezalako teoriak barne.
 
[[1835]]ean, Sir Henry Rawlinson, Persiako [[Sah]]ren armada entrenatzen zuen britainiar armadako ofizial bat, inskripzioa serio aztertzen hasi zen. Garai horretan, Bisistun hiriaren izena, ingelesera, Behistun bezala itzuli zenez, monumentua, "Behistungo inskripzioa" bezala ezagutzen hasi zen. Bertara heltzea ia erabat ezinezkoa izan arren, Rawlinsonek, amildegia eskalatzea eta antzinako persieraz idatzitako inskripzioa kopiatzea lortu zuen. Elamiterazko bertsioa, [[haitzulo|leize]] baten ertzean zegoen, eta babiloniarra lau metro beherago, biak ala biak, ez ziren bertara erraz heltzekoak, eta, beraz, beste saiakera batzuetarako utzi ziren.
 
Persierazko testua gainean zeramala, eta idazkera kuneiformean aditua zen [[George Friedrich Grotefend]]ek emandako [[silabario]] baten heren batekin, Rawlinson, lanean jarri zen testua deszifratzeko. Zorionez, testuaren lehen zatiak, [[Herodoto]]n aurkitutakoa bezalako persiar erregeen zerrenda bat zuen, eta, beraz, [[1838]]an, izenak eta karaktereak parekatuz, Rawlinsonek, antzinako persierak erabilitako forma kuneiformea deszifratu ahal izan zuen.