Musulmanek Iberiar penintsula konkistatzea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Iberiar Penintsula +Iberiar penintsula)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Musulmanek Iberiar penintsula konkistatzea''' [[711]]-[[719]]. urteen bitartean [[bisigodo]]en erresuma desagerrarazi eta [[Hispania]] ([[Iberiar penintsula]]) [[musulman]]en mende jarri zuen [[konkista]] da.
 
[[Damasko]]ko [[Al-Walid I.a]] kalifa omeiarraren agindupean eta [[Tarik ibn Zijad|Tariq ibn Ziyad]] buru zutela, [[islam]]era bihurtu berri ziren [[bereberberbere|bereberrez]]rez osatutako armada [[IparIparraldeko Afrika|Ipar Afrikatik]]tik [[Gibraltar]]ra (Jabal Tāriq (جبل طارق), Tariq-en mendia etimologikoki) heltzean hasi zen konkista, [[711]]ko [[apirilaren 30]]ean. [[Guadaleteko gudua]]n ([[uztailaren 19]]an) [[Errodrigo|Rodrigo]] errege bisigodoaren armada suntsituta, musulmanek nahiko aise eta azkar bere kontrolpera eraman zuen Hispania hurrengo urteetan.
 
Musulmanen agindua penintsula osora hedatu bazen ere, ipar-mendebaldean ([[Galizia]] eta [[Asturiasko Printzerria|Asturias]]) zein [[Pirinioak|Pirinio]] aldeko lurralde [[Euskal Herria|euskaldunetan]] ahulagoa izan zen. Hala ere, [[Iruñea]]k 714ean, [[Huesca]]k pixka bat geroago, eta [[Bartzelona]]k [[719]]an onartu zuten musulmanen agindua. Are gehiago, Pirinioz bestaldera ere hedatu ziren, harik eta [[Karlos Martel]] buruzagi [[franko (argipena)|frankoa]]a haiekin hainbatetan gudukatu eta omeiatarren oldea iparralderantz eta ipar-ekialderantz hedatzeari utzi zion arte ([[732]]. urtean [[Poitiers]]en izan ziren garaituak, eta 737an Arles, Nimes eta Avignonen). 759tik aurrera [[Iberiar penintsula]]ra mugatu zituzten haien mendeko lurralde iraunkorrak, Pepin Laburra frankoaren kanpaina militarrak behartuta. Aldiz, musulmanek ez zituzten egungo [[Frantzia]]n erasoak gelditu [[975]] arte.
 
Musulmanek mende luzez izan zituzten Iberiar penintsulan lurraldeak, [[Al Andalus|Al-Andalus]] izenpean. Hala ere, domeinu horien agintariek erlijio berdina zuten arren (musulmana), lurraldeok desberdintasun handiak zituzten haien artean, nola populazioaren eta talde etnikoen ezaugarriei dagokionez, hala interes politikoei dagokienez. Domeinu horiek tarteka erresuma bakar batean elkartuta zeuden Kordoba edo Sevilla hiriburu zutela, baina beste askotan lurraldeetako jauntxoek beren bidetik jo zuten, erresuma txikiak sortuz (''taifa'' direlakoak).
 
[[Errekonkista]] deitu izan zaio Iberiar penintsulan VIII eta IX. mendeetan sortuz joan ziren erresuma kristauek hegoalderantz hedatzeko mugimenduari, betiere lurralde musulmanen lepotik. Benetan, ordea, erresuma kristauak hegoaldera ez ezik beste erresuma kristauei erasotzen zieten. XIX eta XX. mendean ondutako Errekonkistaren ideia horren arabera, erresuma musulmanak konkistatzeko mugimendu hori [[Pelaio Asturiaskoa|Pelayo]]k hasi zuen [[722]]ko [[Covadongako gudua|Covadongako gudu]] mitikoan, eta [[1492]]an baino ez zen amaitu.